Azken berriak
atzera ES|EN
Komunaren Munduko Eguna

Azaroaren 19a Komunaren Munduko Eguna da, saneamenduaren garrantzia aldarrikatzeko eguna. Ospakizun horren helburu nagusia da munduko gizartea ohartaraztea zer-nolako komunak eta saneamendu-baldintzak dauden munduan. Egun hori Komunaren Munduko Erakundeak (World Toilet Organization) ezarri zuen. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, mundu-mailakoa, eta saneamenduaren garrantziaz ohartarazteko egiten du lan.

Ia munduko biztanleriaren erdia (2.500 milioi pertsona, gutxi gorabehera), komunik eta saneamendu egokirik eskura izan gabe bizi da, eta 5.000 haur hiltzen dira egunero saneamendu egokia ez izateak eragindako gaixotasunek jota (esaterako, beherakoa eta beste infekzio batzuk).

Mundu osoan izango dira Komunaren Munduko Eguna ospatzeko ekintzak. Australian, Kanadan, Ruandan, Singapurren, Zimbawen eta AEBn, Big Squat delakoa egingo dute milaka pertsona kukubilko egongo dira minutu batez, komun segururik eskura ez duen jendearen omenez. Dhakan (Bangladesh), Komunaren Munduko Egunari buruzko mintegia egingo dute National Press Club elkartean. Belgikako aktibista-taldeek doako komun publiko gehiago egon daitezela eskatuko dute, eta Alemanian, berriz, eskolako komunen erakusketa egingo dute. Indian eta Tanzanian, eskoletako komun onena hautatzeko lehiaketak izango dira. Beste hainbat ospakizun egingo dira mundu osoan; esaterako, jolas dibertigarriak eta Komunaren Munduko Egunari buruzko zientzia-mintegiak.

Denok batera lan eginez gero, gauzak asko alda ditzakegu, dio Komunaren Munduko Erakundearen leloak, eta Komunaren Munduko Eguneko ospakizunetan parte hartzera deitzen gaitu.

Komunaren Munduko Egunari buruzko informazio gehiago izateko

Komunaren Munduko Erakundearen jarduerei buruzko informazio gehiago izateko

Adierazpena

I-agua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco