Azken berriak
atzera ES|EN
Urari, Lehorteei eta Gatazkei buruzko II. Jardunaldietan izan da UNESCO Etxea

Azaroaren 6 eta 7an Urari, Lehorteei eta Gatazkei buruzko bigarren Jardunaldiak antolatu zituen Espainiako Gurutze Gorriak San Lorenzo de El Escorial (Madril) herrian. Han izan zen UNESCO Etxea ere; zehazki, ura izateko giza eskubideari buruzko ikuspegia azaldu zuen erakundeak.

Jardunaldien goiburua hauxe izan zen: Cada gota de agua, un arma de vida (Ur-tanta bakoitza, bizitzarako arma). Urarekin eta gerra-gatazkekin lotutako esparru guztiak jorratu ziren bertan. Ura eskueran ez izatea bizitzarako arazoa dela nabarmendu zen, aukerak suntsitzen dituelako, pertsonen duintasuna ahultzen duelako eta batzuen eta besteen arteko aldea areagotzen duelako. Gatazka-eremuetan, krisi horren ondorioak are suntsigarriagoak dira; izan ere, baliabide hori gerrarako elementutzat erabiltzen da sarri, eta pairatzen duen biztanleriarentzat are presio handiagoa eragiten da.

Gaika antolatutako hainbat mahaitan besteak beste gai hauek aztertu ziren: uraren krisia eta krisi horren inpaktua, uraren kudeaketa gatazkak saihesteko tresna gisa, afera Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren ikuspegitik, komunikabideen eginkizuna. Natalia Uribek, UNESCO Etxeko Ura izateko Giza Eskubidearen Ildoaren Arduradunak, ura izateko giza eskubideak zer esan nahi duen azaldu zuen, eta eskubide hori zein eratan bihur daitekeen tresna erabakigarria hiritarren mobilizazioa, nazioarteko babesa eta konpromiso politikoa lortzeko eta, hala, behar besteko premiaz gaiari heltzeko.

Informazio gehiago:

Urari, Lehorteei eta Gatazkei buruzko II. Jardunaldiak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco