Azken berriak
atzera ES|EN
Gizateriaren historia

UNESCOk 1961n hasitako Gizateriaren historia obra osatu du. 1.600 adituk hartu dute parte lan horretan eta guztien artean 51 liburuki osatu dituzte.

Gizateriaren garapen zientifiko eta kulturalaren Historia lantzeko ideia 1946an sortu zen UNESCOko lehen Zuzendari Nagusi Julian Huxley britainiarraren eskutik. Haren asmoa ez zen unibertsal izateko asmoarekin ordura arte idatziriko historia eurozentrista ugari horietako bat gehiago lantzea; aitzitik, memoria kolektiboko obra bat egin nahi zuen, herri guztiek zibilizazio unibertsalari eginiko ekarpenen gainean bestelako ikuspegi bat zabalduko zuen lana.

Historiaurretik XX. mendera, liburuki bakoitzaren zati tematikoek oso diziplina-arlo zabalak jorratzen dituzte; besteak beste, antropologia, demografia, zientzia juridikoa eta zientziak eta teknologiak munduko kulturetan eta artean izan duten eragina.

Informazio gehiago:

El Correo de la UNESCO aldizkaria. 8. zbk, 2009

Gizateriaren historia Aurkibidea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco