Azken berriak
atzera ES|EN
Kultura-aniztasuna eta kultura arteko elkarrizketa sustatzea

UNESCOk Kultura-aniztasuna eta kultura arteko elkarrizketa sustatzea izeneko Munduko Txostena aurkeztu zuen pasa den urriaren 20an.

Txosten horren bidez, kultura-aniztasunaren esparruko elementu garrantzitsu bihurtu nahi du. Gehiegitan, arriskuan dagoen ondarea babesteko besterik ez duela balio uste bada ere, kultura-aniztasunak lotura estua du kultura arteko gaitasunak sustatzearekin, barneliluraren kontrako antidotoa bilatzearekin, beste gobernantza modu batzuk aztertzearekin eta onartutako giza eskubide unibertsalak betetzearekin. Gainera, sormenaren munduko merkatuan desorekak murrizteko baliabidea ere bada.

Kultura ahaztuta egon da Milurtekoaren Garapenerako Helburuetan, adierazi du tamalez Koichiro Matsuura UNESCOko Zuzendari Nagusiak. Ondoren, honako hau gaineratu du: egungo munduan, mota guztietako kultura-aldaketak dauden mundu honetan, ezinbestekoa da aldaketa horien bide beretik jarraitzea eta aldaketa horiei aurre egiteko prest ez daudenengatik arduratzea, kalte gehiago jasan ez dezaten.

Txostenean, kultura-aniztasuna sustatzeko hamar gomendio agertzen dira. Mota guztietako pertsonei zuzendutakoa da; baina, batez ere, unibertsitate-esparrukoei. Txostenean, kultura-aniztasunaren ikuspegi berri bat zirriborratzen da. Ikuspegi hori gizarte-aldaketa bizkorren eraginez eratu da, eta kultura-aniztasunaren bizitasunean eta analfabetismo kulturala hedatzeari aurre egiteko beharrean oinarritzen da.

UNESCO Etxeak zenbait jarduera egingo ditu hurrengo hileetan, txosten hori hedatzeko eta sakontzeko. Txostena, UNESCOko web gunean eskuragarri dago pdf formatuan:

Txosten osoa (ingelesez 15MB)

Laburpena (gaztelaniaz 2.60MB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco