Azken berriak
atzera ES|EN
Bioerregaiei buruzko hitzaldia

Joan den urriaren 14an, 'Biodisel: la experiencia catalana' (Biodiesela: Kataluniako esperientzia) hitzaldia izan zen Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Hitzaldian, Manuel Ebr, Biodieselaren Kataluniako Elkarteko presidentea, eta Joan Salvad, Rovira i Virgili Unibertsitateko katedraduna, Katalunian bioerregaien arloan egindako lanari buruz jardun ziren.

Hitzaldia Fernando Mijangosek aurkeztu zuen, EHUko Kimika eta Fisikako Departamentuko irakasle titularra eta 'Transesterifikazioak. Biodieselak' ikerketa-proiektuko koordinatzailea bera. Proiektua unibertsitatean sortutako olio erabilia biodiesel bihurtzean datza. EHUko Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak finantzatu du, eta UNESCO Etxeak ere parte hartzen du bertan.

Hitzaldiaren ondoren eta proiektuaren esparruan, barne-mintegi bat egin zen eragile nagusiekin (ikertzaileak, langile teknikoa, EHUko gizarte-erantzukizuneko arloa)

Informazio gehiago:

Biodieselaren Kataluniako Elkartea

Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco