Azken berriak
atzera ES|EN
Iraunkortasun-hezkuntzarako eskuliburuaren aurkezpena

UNESCO Etxeak bere Iraunkortasun-hezkuntzarako eskuliburua aurkeztuko du datorren urriaren 27an, 18:30etan, Bizkaiko Foru Liburutegian (Diputazio kalea 7, 5.solairua. Bilbo).UNESCO Etxeak Iraunkortasun-hezkuntzarako eskuliburua argitaratu berri du, laguntza modura, Nazio Batuek izendatu eta UNESCOk koordinatzen duen 2005-2014 Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkadaren baitan.

Ospe handiko zenbait adituk egin dute Eskuliburua, eta hartako 19 atalak balio handiko material didaktikoa dira iraunkortasunari hainbat alderditatik heltzeko: ingurumenaren aldetik, gizartearen nahiz hezkuntzaren ikuspegitik, eta ekonomiaren aldetik, hain zuzen.

Eskuliburua aurkeztu ondoren, eta zenbait egile lagun ditugula, mahai-inguru bat izango da, gai hau ardatz hartuta: Zer-nolako garrantzia du hezkuntzak iraunkortasunerako bidean?. Hizlariak Joseba Martnez Huerta, Felipe Gmez Isa, Alfonso Dubois eta Arantza Ibabe izango dira

Sarrera doan da. (Zinez eskertuko dugu bertaratuko zareten jakinaraztea).
Aurkezpenaren ondoren, gerturatutakoei Iraunkortasun hezkuntzarako eskuliburuaren aleak emango zaizkie.

LEKUA: Bizkaiko Foru Libururegia
Diputazio kalea 7; 5.solairua. Bilbo.

ORDUA: 18:30

Informazio gehiago eta izen-emateak: Nekane Viota (
n.viota@unescoetxea.org)

Eskuliburua, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkadako materialekin UNESCO  Parisen.

Eskuliburua, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkadako materialekin UNESCO Parisen.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco