Azken berriak
atzera ES|EN
"Garapenerako lankidetza-proiektuak egitea eta parte hartzeko teknikak" ikastaroa

UNESCO Etxeak "Garapenerako lankidetza-proiektuak egitea eta parte hartzeko teknikak" izeneko ikastaroa antolatu du, 2009ko azaroaren 2tik 13ra. Saioak Gasteizko Iparralde Gizarte Etxean (Zuberoa plaza z/g. Gasteiz) emango dira, 09:00tik 14:00ra. Ikastaroaren prezioa 90 izango da (UNESCO Etxeako bazkideentzat, % 25 gutxiago).

Ikastaroa unibertsitateko ikasleentzat edo graduondoko ikasketak egiten ari direnentzat eta GGKE-etako boluntario eta teknikarientzat da. Ikastaroan, Unibertsitateko eta gobernuz kanpoko erakundeetako zenbait txostengilek parte hartuko dute. Helburua da garapenerako lankidetza-proiektuetako tresna garrantzitsuenetako bat erabiltzen irakastea: eremu logikoa.

Programan, zenbait gai jorratuko dira; adibidez, parte hartzeko teknikak, proiektuak egitea, proiektuen jarraipena eta ebaluazioa, eta proiektuen justifikazio narratiboa eta ekonomikoa. Zeharkako gaiak ere landuko dira; esaterako, generoa eta garapen iraunkorra.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

Gure webgunean:

Proiektuak egitea ikastaroa

Edo Koopera zentroan:

KOOPERA ZENTROA
Rodrguez Arias kalea, 41
48011 Bilbo

Tlfna. 94 442 05 33
Faxa: 94 442 03 59

r.fernandez@unescoetxea.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco