Azken berriak
atzera ES|EN
Munduak hobeto ezagutu beharko lituzkeen hamar istorio

Nazio Batuen Informazio Publikoaren Sailak "Munduak hobeto ezagutu behar lituzkeen hamar istorio" aurkeztu ditu; urtero egiten den zerrenda horretan, hamar egoera larriren berri ematen da, munduko hainbat lekutan gertatzen ari direnak, baina komunikabide handiek aintzakotzat hartzen ez dituztenak.

Helburua titularretatik kanpo geratzen diren arazoak agerian uztea da, eta, aldi berean, NBEk horiek zabaltzeko egiten duen lana ezagutzera ematea; zabaltze-lan hori, hain zuzen, sare sozialen eta beste komunikazio-bide berri batzuen bidez egiten da (Facebook, Youtube, Flickr edo Twitter), jendeak informazioa lortzeko duen modua zeharo aldatzen ari diren baliabideen bidez.

Zerrenda horretan hainbat gai aipatzen dira, honako hauek, besteak beste: Kolonbiako herri indigenen borroka beren biziraupena lortzeko; krimenaren eta zigorgabetasunaren aurka Guatemalan egiten den borroka; eta armen, drogen nahiz gizakien trafikoarekin amaitzeko Nazio Batuek egiten duten ahalegina.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco