Azken berriak
atzera ES|EN
Emakumearen eskubideak sustatzeko NBEren agentzia berria

Nazio Batuen Batzar Orokorrak ebazpen bat onartu zuen irailaren 14an; horren bidez, hain zuzen, instantzia bakarra sortuko da emakumearen eskubideak sustatzeko. Nazio Batuen erreforma-prozesuaren baitan sartutako neurri horren xedea emakumeei eta generoari buruzko gaietan egiten duen lanaren koherentzia hobetzea da.

Erakundea idazkariorde nagusi batek zuzenduko du, eta erakunde bakarrean bateratuko ditu Emakumeentzako Nazio Batuen Fondoa (UNIFEM), emakumeen aurrerapenerako atala, genero-gaiei buruzko aholkulari bereziaren bulegoa, eta Emakumearen Sustapenerako Ikerketa eta Gaikuntzarako Nazio Batuen Nazioarteko Institutua (INSTRAW).

Gender Equality Architecture Reform (GEAR) kanpainaren parte diren sozietate zibileko erakundeek, eremu hori aldatzeko lanean ari zirenek, aho batez babestu dute erabakia. NBEren erabakiaren ondoren argitaratutako agirian, agentzia berri hori 2010. urterako eratuta egoteko nahia adierazi dute, emakumeari buruz Pekinen egin zen IV. Mundu Biltzar historikoaren 15. urteurrenerako, hain zuzen.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco