Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak ekitaldi paralelo bat antolatu zuen Giza Eskubideen Kontseiluan, ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen arloko aditu independentearen laguntzarekin

Giza Eskubideen Kontseiluaren 12. bilera zela eta, saneamendua izateko giza eskubidearen inguruan ekitaldi paralelo bat izan zen irailaren 16an Genevako Palais des Nations-en. Ekitaldi hori UNESCO Etxeak eta Nazio Batuetako ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen arloko aditu independenteak antolatu zuten.

Catarina de Albuquerque aditu independenteak parte hartu zuen SH*T: A Matter of Human Rights and Human Dignity izeneko ekitaldi paraleloan, eta zenbait balorazio azaldu zituen, Giza Eskubideen Kontseiluan aurkeztutako bere agintaldiaren lehen txostenean oinarrituta. Halaber, gogoratu zuen munduan 2.500 milioi pertsonak saneamendu egokirik ez dutela oraindik, baita horrek izan ditzakeen ondorio larriak ere. Azpimarratu zuen saneamenduaren arloa ez dela ondo ulertzen giza eskubidearen ikuspuntutik, eta nabarmendu zuen arlo horren tabua oztoporik handienetariko bat dela. Txostenak argi erakusten du saneamenduak zer-nolako eragina duen zenbait giza eskubideetan. Hori dela eta, adituak proposatzen du saneamendua berezko giza eskubidetzat aitortzea.

Catarina de Albuquerquek Uraren, saneamenduaren eta giza eskubideen arloei buruz maiz egiten diren galderak izeneko liburuxka ere aurkeztu zuen. Liburuxka horretan, ohiko interpretazio okerrak argitzen ditu.

Ekitaldiaren beste partehartzaileetako bat Jack Sim izan zen; hain zuzen, World Toilet Organization erakundearen sortzailea. Simek adierazi zuen uraren arloak itzal egiten diola saneamenduaren arazoari, eta gaineratu zuen saneamenduak gai-zerrendan berezko tartea izateko unea iritsi dela. Halaber, biztanleria motibatzeko premia ere azpimarratu zuen, biztanleek saneamendua eska dezaten eta eskaria era sortzailean eta dibertigarrian sor dadin.

Thorsten Kiefer-ek, Brt fr die Welt (Ogia munduarentzat) erakundeko adituak, saneamendurako eskubidearen legezko oinarriak aurkeztu zituen, eta nabarmendu zuen arreta guztia eskubide hori gauzatzen jarri behar dela, eta alde batera utzi behar direla legez aitortzearen inguruko eztabaidak, bere ustez artifizial samarrak direlako.

Dokumentuak:

Hemen duzu ekitaldi paraleloaren laburpena:

Ingelesez

Gaztelaniaz

Idatzizko aldarrikapena Human Rights Advoates eta UNESCO Etxeak aurkeztuta

Ebazpena aho batez onartuta

Laguntzailea:

Justizia eta herri Administrazio saila

Giza Eskubideen Zuzendaritza

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco