Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak tailer bat antolatu du DPI/GKE Nazioarteko Biltzarrean Bakearen eta aurrerabidearen alde: desarmea orain

2009ko irailaren 9tik 12ra, Nazio Batuen Informazio Publikoaren Sailak 62. Urteroko Biltzarra egin zuen Mexiko hirian. Hau izan zen gaia: Bakearen eta aurrerabidearen alde: desarmea orain. Biltzar horretan, mundu osoko GKEen proposamenak eta ekimenak eztabaidatu ziren, eta, bide batez, arma nuklearrak ez ugaltzeko tratatuaren berrikuspena prestatu zen; zehazki, berrikuspen hori 2010eko maiatzean egingo da.

Pertsona hauek eman zioten hasiera biltzarrari: Nazio Batuen idazkari nagusi Ban Ki-moon-ek, Mexikoko Gobernuaren ordezkariek, eta Jody Williams Bakearen Nobel saridunak. Azken horrek sortu zuen pertsonen aurkako minak debekatzeko nazioarteko kanpaina. Biltzarrean, mahai-inguruak egin eta gai hauek landu ziren: arma nuklearrak, arma arinak, nazioarteko tratatuak, lorpenak eta oztopoak.

Horrez gain, GKEek tailerrak antolatu ahal izan zituzten gai jakin batzuk lantzeko. Tailer horietan, erakunde zibiletako 400 ordezkarik baino gehiagok parte hartu zuten. Ordezkari horiek 75 herrialdetatik baino gehiagotatik etorri ziren. Orotara, kalkulatzen da 1.600 pertsonak hartu zutela parte.

Horiek horrela, UNESCO Etxeak tailer bat antolatu zuen Chicagoko DePaul Unibertsitatearekin batera. Hau izan zen tailerraren izenburua: El papel de la sociedad civil en la construccin de la paz: una mirada desde Chiapas. Parte-hartzaileak hauek izan ziren: Mikel Mancisidor (UNESCO Etxea), Manuela Mesa (CEIPAZ Fundazioa), Carmen Magalln (SEIPAZ Fundazioa), Marco Tavanti eta Diana Alfaro (Pauleko Unibertsitatea), Sara McElmurry (Mixtecako Teknologia Unibertsitatea) eta Marina Patricia Jimnez (Indiar Herrialdeetarako Idazkaritza, Chiapas).

Tailer horretan, gizarte zibilak bakea eraikitzeko prozesuan duen eginkizuna aztertu zen. Abiapuntua hainbat erakundek izandako esperientzia izan zen, besteak beste, bake-prozesuetan, gerra osteko birgaitze-prozesuetan eta arazoak konpontzeko moduetan eta bitartekotzan. Gizarte zibileko erakundeek izandako lorpenak eta oztopo nagusiak aztertu ziren. Unibertsitateen eta gizarte zibileko sareen eginkizuna ere hizpidera ekarri zen; izan ere, haien eskaerak eta aldarrikapenak kontuan hartu behar dira, nazioarteko instantzietan jasotzeko. Eztabaida, batez ere, Chiapaseko giza eskubideen egoerari buruzkoa izan zen.

Biltzarra amaitzeko, GKEek Desarmearen aurkako eta Aurrerabidearen aldeko Adierazpena egin zuten Mexikon. Adierazpen hori NBEren Segurtasunerako Kontseiluari eman zaio.

Informazio gehiago:

Tailerrari buruzko Dossierra

Nazio Batuen Informazio Publikoaren Sailaren 62. Biltzarra

Laguntzailea:

Justizia eta herri Administrazio saila

Giza Eskubideen Zuzendaritza

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco