Azken berriak
atzera ES|EN
2009 Giza Garapenari buruzko Txostenaren mundu mailako aurkezpena

Atzo, urriaren 5ean, PNUDek (Nazio Batuetako Garapenerako Programa) egindako Giza Garapenari buruzko Txostenaren mundu mailako aurkezpena izan zen. 1990tik urtero ateratzen den txosten hau migrazioaren inguruko mitoak zalantzan jartzen ditu aurten.

Oztopoak gaindituz: giza mugikortasuna eta garapena izenburupean, Txostenak egungo munduan migrazioa saihestezina izateaz aparte, giza garapenaren dimentsio oso garrantzitsua ere badela adierazten du. Giza mugikortasunari jarritako oztopoak murriztearen alde agertzen da; era berean pertsona askorentzat migrazioa aukera librea ez dela gogorarazten digu, maiz gatazka, natur hondamendia edo eta egoera ekonomiko larritik ihes egin behar izan baitute.

Aurreko urteetan bezala, UNESCO Etxeak Txostenaren Laburpena euskaratu du. Bertsio hau PNUDen web gunean aurkeztu zen atzo bertan txostenaren beste dokumentuekin batera. Hurrengo asteetan Txostenaren aurkezpena egingo dugu Euskal Herri mailan, baita migrazioaren gaia jorratuko duten hainbat ekintza ere, dokumentu interesgarri honen difusioa indartuz.

Informazio gehiago:

Nazio Batuetako Garapenerako Programa (PNUD)

Txostenaren laburpena euskaraz

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco