Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Ingurumenaren Biografiak erakusketa irekiko du UNESCOren Batzar Nagusian

Datorren urriaren 13an Ingurumenaren Biografiak erakusketaren irekiera egingo da UNESCOren Pariseko egoitzan. Bertan izango dira Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkadako ordezkariak, UNESCOrako Espainiako enbaxadorea, San Segundo andrea, eta erakusketaren sortzailea, Andrew Rickard.

Proiektu honen oinarrian daude Asiako, Ozeaniako eta Europako zenbait herrialdetako pertsonek haien ingurumenak jasan dituen aldaketei buruz egindako testigantzak. Erakusketa Andrew Rickardek eta Eider Huertasek Australiatik Euskadira egindako bidaian jasotako testigantzen eta bizipenen fruitua da.

Bitoriano Urubururena izango da Parisen ikusi ahal izango diren biografietako bat. Bitoriano 88 urteko gaztea da, eta Arratzun bizi izan da bizitza guztian (Urdaibaiko Biosfera Erreserban). Bitoriano eta haren familiak lurra landu dute, eta horrez gain, Gernikako esne-banatzailea izan da urte askoan. Urdaibaiko ingurumenaren eraldaketa bizi izan du, bai eta historiako gertaera garrantzitsuak ere; esate baterako, Gernikako bonbardaketa, Espainiako Gerra Zibilean.

Ingurumenaren Biografiak hezkuntzarako multimedia tresna bat ere bada, Hamarkadaren bermea du, eta UNESCO Etxeak eta Andrew Rickardek garatu dute Euskadiko Eskola Agenda 21erako.

Ingurumenaren Biografiak erakusketaren web orria

Argazkia: Bitoriano Uruburu. Biografia de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

Egilea: Laura Uruburu.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco