Azken berriak
atzera ES|EN
Hizkuntza Gutxituen Erronkak Globalizazioaren Aroan kongresuaren garratzia, UNESCOk azpimarratu du txosten batean

Hizkuntza aniztasunarekiko sentsibilizazio- ekintza garrantzitsuenetarikotzat hartua izan da.

Hizkuntzen Nazioarteko Urteak sustatze ekimen arrakastatsuak martxan jartzeko aukera berezia eskaini du. Erabaki hartzaileak, iritzi liderrak eta gizartearen sektore desberdinetan garatze prozesuan dauden hizkuntzen balio estratejikoarekiko sentsibilizatzeko, mahainguru eta nazioarteko hitzaldi ugari egin dira urtean zehar, UNESCOk antolatuta batez ere, baina baita gizarte zibileko erakundeek ere.

Hizkuntzen Nazioarteko Urte honetan, UNESCOk berak nabarmendu dituen ekintzen artean, Hizkuntza Gutxituen Erronkak Globalizazioaren Aroan nazioarteko kongresua dago, Bilbon 2008.eko urriak 9 eta 10ean izan zelarik, eta hizkuntza aniztasunarekiko sentsibilizazio- ekintza garrantzitsuenetarikotzat hartua izan da.

Kongresu hau EUDELek, Eusko Jaurlaritzak, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek antolatu zuten, UNESCO Etxearen Batzorde Zientifikoarekin, eta bertan hizkuntza gutxituek gaurko globalizazio egoera dela-eta dituzten erronkak aztertu ziren, eta baita egoera honek hizkuntzei eskaintzen dizkien aukerak.,

Informazio gehiago:


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco