Azken berriak
atzera ES|EN
Garapen eta Berrikuntzako Ikerketarako Sarbidea (aRDi) izateko programa

2009ko uztailaren 23an, Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundeak abian jarri zuen Garapen eta Berrikuntzako Ikerketarako Sarbidea (aRDi) izateko programa. Programa horren bitartez, zenbait aldizkari zientifiko eta teknikotarako doako online sarbidea emango zaie hegoaldeko herrialdeetako ikerketa-erakundeei, jabetza industrialeko bulegoei eta unibertsitateei.

Programan, laguntzaile dira sektoreko argitaletxe nagusiak, hala nola, Oxford University Press eta Elsevier. Programari laguntza ematen diote, halaber, Nazio Batuen erakunde espezializatuek, besteak beste, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) eta Nazio Batuen Ingurumen Programak (NBIP). Aholkularitza ematen dute, bai eta ezagutza espezializatua ere; hain zuzen, bakoitzak bere jarduera-esparruetan dituen aldizkari espezializatuetara sartzeko programen bitartez eskuratu duten ezagutza.

Informazio gehiago:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco