Azken berriak
atzera ES|EN
UNESKO Etxeak Nazio Batuen Informazio Publikoaren Sailaren 62. Biltzarrean parte hartu du

Irailaren 9an Nazio Batuen Informazio Publikoaren Sailaren 62. Biltzarra hasi da Mexiko Hirian. Biltzarraren izenburua honakoa da: Desarmea Orain! Lan egin dezagun Bakearen eta Garapenaren alde!. Bertan, arma-kopurua gutxitzeko estrategiei eta bakea hedatzeko estrategiei buruz arituko dira munduko txoko guztietatik heldutako partaideak.

Batzar horretarako UNESCO Etxeak Bake-prozesuetan gizarte zibilak duen garrantzia: begirada bat Chiapasko adibidea oinarritzat hartuta izeneko ikastaroa antolatu du Chicagoko DePaul Unibertsitatearekin lankidetzan. Ikastaro horretan aztertuko dute nazioarteko gizarte zibilak gatazkei irtenbidea ematerakoan eta bake iraunkorra ezartzerakoan duen garrantzia. Horrez gain, gaur egun Chiapasen gauzatzen ari diren ekimenen adibideak ere ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.

Chiapasko Herri Indigenen Idazkaritzako (SEPI) eta Fray Bartolome de Las Casas Giza Eskubideen Zentroko (FRAYBA) ordezkariez gain, ikastaroan Espainiako Bakerako Heziketarako eta Ikerketarako Zentroko (CEIPAZ) eta Bakearen Ikerketarako Mintegiaren Fundazioko (SEIPAZ) ordezkari bana izango da.

IPS/GKE Biltzarra Nazio Batuen Erakundean aholku-emaile estatusa duten GKEen bilgune izaten da urtero; 70 herrialdetako 2.000 ordezkari inguru elkartu ohi dira bertan.

Informazio gehiago:

Nazio Batuen Informazio Publikoaren Sailaren 62. Biltzarra

Laguntzailea:

Justizia eta herri Administrazio saila

Giza Eskubideen Zuzendaritza

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco