Azken berriak
atzera ES|EN
Urdaibai nazioartean eredugarri da, zientzia aplikatu izanagatik ingurumenaren kudeaketan

Zientzialariek eta Biosfera Erreserbetako kudeatzaileek Urdaibai deklarazioa" atera dute. Deklarazioa Urdaibaiko Biosfera Erreserban garatu den ereduan oinarriturik dago.

Uztailaren 20 eta 22 bitartean, UNESCOren babesarekin, nazioarteko topaketa egin zen Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Topaketan parte hartu zuten Biosfera Erreserbetako 30etik gora ordezkarik. Ordezkariak, gehienbat, Estatuko nahiz Latinoamerikako zientzialariak ziren. Jardunaldietan aztertu ziren, nagusiki, esparru babestuak garatzeko eta kudeatzeko orduan ikerketa zientifikoaz baliatzeak ekar ditzakeen onurak.

UNESCO Etxeak (UNESCOren Euskadiko Zentroak) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Garapen Iraunkorraren eta Ingurumen Hezkuntzaren UNESCO Katedrak antolatu zuten mintzagai dugun topaketa. Bi erakunde horiek babesa jaso zuten, batetik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendua, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aldetik eta, bestetik, MAB Espainia programaren partetik. MAB Espainia programa Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Inguruneko Ministerioak koordinatzen du.

Tailerreko saioa.

Tailerreko buruak: Miguel Clsener-Godt (UNESCO), Anton Aranburu (Madariaga Dorretxea), Miren Onaindia (UNESCO UPV/EHU Katedra), Francisco Cantos (MAB Espainia programa), Mikel Manzisidor (UNESCO Etxea).

Aurrekariak

UNESCOren jardueren balioa Euskadin bultzatzeko bere estrategiaren baitan, UNESCO Etxeak EHUn UNESCO Katedra sortzea bultzatu zuen 2005. urtean. UNESCO Katedraren helburua da, hortaz, garapen iraunkorra sustatzea eta haren alde lan egitea, bereziki, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren garapenaren alde. Azken urteotan finkatu da ikerketarako oinarri sendoa eta diziplina anitzekoa. Haren bidez indartu dira Urdaibaiko kudeaketaren gaitasunak eta ahalmenak.

Goiko irudian, UNESCO Katedrak garapen iraunkorrari eta EHUko Ingurumen Hezkuntzari buruz gauzatzen dituen ikerketa-proiektuen emaitzen urteko aurkezpena.

Ordutik, eta Urdaibain garaturiko proiektua oinarri harturik, UNESCOk defendatu du sustatu eta bultzatu beharra dagoela UNESCO Katedraren eta Biosfera Erreserbaren arteko harreman eredugarria. Mintzagai dugun proiektuan, gainera, bi programa lotu dira. Batetik, UNITWIN eta hezkuntzaren arloko UNESCO Katedraren programa. Eta, bestetik, natur zientzien arloko Gizona eta Biosfera izeneko programa (MAB).

Beraz, itun- eta elkarrizketarako guneak sortu nahi dira UNESCO Katedren eta haien Biosfera Erreserben artean. Horrela, zientzialariak eta kudeaketa arduradunak nahiz arduradun politikoak harremanetan egongo dira. UNESCO Katedren eta Biosfera Erreserben unitateek nazioarteko sarea osa dezakete. Unitateek, bakoitzak berezko edukiak izateaz gainera, lan-esparru bateratuak izango dituzte Biosfera Erreserbei ekarpenak egiteko. Aipatu beharra dago, baita ere, Biosfera Erreserbak iraunkortasuna zaintzeko laborategi bilakatuko direla.

UNESCO Etxeak aurretiaz garatu zuen ikerketan, bidenabar, Urdaibain garatu den aurrekaria aztertu eta sistematizatu zen. Ikerketa hori Parisko UNESCOko aholkularitza baten bidez gauzatu zen eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu zuen. Mintzagai dugun ikerketa ekitaldi paralelo batean aurkeztu zen, Biosfera Erreserben III. Mundu Biltzarrean. Aipaturiko biltzarra Madrilen egin zen, 2008ko otsailean, eta 60tik gora parte-hartzaile izan ziren. Lagun horiek guztiek osatu zuten marko-agiri aurkeztua. Marko-agirian zehaztu ziren UNESCO Katedren eta Biosfera Erreserben arteko harreman-ereduak ezartzeko eta sustatzeko baldintzak nahiz harreman horien abantailak.

Marko-agiria: esteka

UNESCO lagun, eredua ezartze aldera aurrerapausoak eman zituzten lekuak aipatu ziren, zeinetan posible den eredua garatzea. Aipaturiko lekuak hauek dira:

Batetik, Costa Rica legoke. 2007an Bakearen eta Ur Biosferaren Erreserba izendatu zen Costa Ricak harreman handia ezarria du Unibertsitatearekin San Josn nazioarteko elkarlana sustatzeko. Horrez gainera, 2009an sortu da Costa Rican Biosfera Erreserben eta Natura Ondarearen nahiz Ondare Mistoaren Guneak izeneko UNESCO Katedra.

Bestetik, Brasil legoke. Bertan Sur/Sur UNESCO Katedra dago, garapen iraunkorraren aldeko elkarlanekoa. Aipaturiko katedra Parko Unibertsitate Federalean erroturik dago, Belem hirian. 2006an sortu zen eta modu aktiboan dihardu IberoMAB sarean. Bere helburua da Amazoniako Biosfera Erreserbaren azpi-sarea sortzea. Horrez gainera, Barajoko Biosfera Erreserba berriaren izendapena babestu du.

Aipaturiko bi UNESCO Katedra horiek eta Euskadiko Katedrak elkarlanean aritzeari ekin zioten. Eta, elkarlan horren fruitu, hiru katedrak eredua sustatzeko proiektuaren muin bilakatu dira. Mintzagai dugun eredua lagungarri gerta dakioke oso Biosfera Erreserben Madrilgo Jarduera Planari (2008-2013), Madrilgo kongresuaren ondotik eratu zenari. Eredua, halaber, baliagarria izan daiteke Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Nazio Batuen Hamarkadako (DESDko) helburuak betetzeko. Aipatu proiektua, bidenabar, UNESCOk zuzendu eta koordinatu du (2005-2014).

Luis Aragn, Eduard Muller y Miren Onaindia, coordinadores de las Ctedras UNESCO de Brasil, Costa Rica y Pas Vasco, respectivamente, en el taller de Reservas de Biosfera organizado por el programa MAB.

Bonn hirian, 2009ko martxoaren 31 eta apirilaren 2a bitartean, egin zen "Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzari buruzko Mundu Biltzarra Nazio Batuen Hamarkadako bigarren erdian aurrera. Biltzar horren baitan tailer hau antolatu zen: UNESCOren Biosfera Erreserbak, garapen iraunkorrari buruzko gai lokalak nahiz globalak integratzen ikasteko leku. MAB programak antolatu zuen tailer hori eta mintzagai ditugun hiru katedretako ordezkariek hartu zuten parte. Azken horiek, bidenabar, eredua aplikatzeko konpromisoa hartu zuten.

UNESCO Katedren eta Biosfera Erreserben nazioarteko mintegi-tailerra

2009ko uztailean, nazioarteko tailerra gauzatu zen Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Tailerraren bidez indartu ziren UNESCOren hiru katedren arteko koordinazioa eta haien gaitasunak.

Tailerraren helburu izan ziren, besteak beste, UNESCO Katedren eta Biosfera Erreserben eredua sistematizatzea eta ereduaren analisia hobetzea. Horrez gain, eredua aberastu nahi zen Costa Rican eta Brasilen garaturiko proiektuen ekarpenekin. Hartara, zehaztu egin dira herrialde horietan proiektuak aplikatzeko bete behar diren baldintzak eta proiektuen bidez bete daitezkeen xedeak. Horrela, tailerrean Costa Ricako bi hauek hartu zuten parte: Eduard Muller UCIko errektoreak eta Marco Antonio Corrales Bakearen eta Uraren Biosfera Erreserbako zuzendariak. Horiez gainera, Brasilgo UNESCO Katedrako Luis Aragn koordinatzailea eta Euskadiko UNESCO Katedrako Miren Onaindia koordinatzailea izan ziren.

Jardunaldietan aztertu nahi zen, halaber, UNESCO Katedra / Biosferaren Erreserba eredua Estatuan aplika eta sistematiza daitekeen. Horretarako, kudeaketari aplikaturiko ikerketaren ildoan gauzatu diren hainbat proiekturen berri ekarri zuten hainbat eragilek: Francisco Cantos eta Cristina Herrero MAB Espainia programako ordezkariek eta Espainiako Biosfera Erreserbetako hainbat kudeatzailek.

Tailerreko parte-hartzaileak Urdaibaiko Biosfera Erreserba Patronatuaren egoitzan izan ziren.

Tailerreko parte-hartzaileak Urdaibaiko Biosfera Erreserban izan ziren, Laida hondartzan.

Parte-hartzaileek, 30 inguru, Urdaibaiko deklarazioa babestu zuten. Deklarazio hori oinarrizkoa izango da Biosfera Erreserben kudeaketaren eta ikerketen arteko lotura sustatzeko. Eranskinean, gainera, jaso da Urdaibaik, Brasilek eta Costa Ricak osatzen duten jarduera-gunea indartzeko epe ertainean gauzatu behar diren jardueren plana. Jarduera-plana, halaber, oinarrizkoa izango da garatu daitezkeen proiektu berriak sustatzeko, babesteko eta integratzeko.

Atariko argazkia: Zigor Alkorta

Eranskinak:

Tailerraren programa

Urdaibai deklarazioa eta jarduera-plana.

Miguel Clsener-Godt-en hitzaldia MAB UNESCO.

Francisco Cantosen hitzaldia MAB Espainia.

Eduard Muller-en hitzaldia Costa Ricako UNESCO Katedra.

Luis Aragonen hitzaldia Brasilgo UNESCO Katedra.

Francisco lvarez eta Miren Onaindiaren hitzaldia. UNESCO Katedra eta Biosfera Erreserba Eredua. Euskadi.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco