Azken berriak
atzera ES|EN
Dagoeneko eskuragarri duzue Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren webgunea

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra 2006.an eratu zen UNESCOk eta Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmena sinatu zutenean, munduko hizkuntza ondarea gordetzeko eta garatzeko asmoz, hizkuntza gutxituak eta euren kulturak bereziki. Ildo honetan, Katedrak helburutzat du euskararen nazioarteko presentzia ziurtatzea, normalizazio esperientzari dagokionez bereziki. Helburu hauek izanda, Katedrak hurrengo ekimenak aurrera eramateko asmoa du:
  • Informazio- eta formazio-ekimenen antolaketa: kurtsoak, mintegiak, hitzaldiak.

  • Munduko eta Euskal Herriko aniztasun linguistikoaren inguruko ikerketak sustatzea eta burutzea.

  • Euskal Herriko gizartea sentsibilizatzea, bereziki unibertsitateko giza talde osoa, munduko hizkuntzen ondareak bizi duen galtzeko arrisku larriaren inguruan. Sentiberatasun hori sustatu nahi da maila pertsonalean, instituzionalean eta baita gizarte jarreren eremuan ere.

  • Munduko hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten ari diren nazioarteko instituzio, elkarte eta sare akademiko zein giza alorrekoekin harremanak indartzea eta elkarlanak sustatzea.

Katedraren webgunean egingo diren ekintzen eta argitalpenen informazio eguneratua egongo da, hurrengo arloen inguruan batipat: hizkuntzalaritza, hizkuntzen ikaskuntza eta eleaniztasuna, eta hizkuntza eta kultura gutxituak.

http://www.unesco-hizkuntza-katedra.ehu.es

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco