Azken berriak
atzera ES|EN
Bakea giza eskubide gisa: nazioarteko kodifikazio-prozesurantz uda ikastaroa ospatu da

Abuztuaren 17 eta 18an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHUko) Udako Ikastaroen XVIII. edizioan, Bakea giza-eskubide gisa: nazioarteko kodifikazio-prozesurantz ikastaroa egin zen, UNESCO Etxeak antolatuta.

Inaugurazio-ekitaldian hauek izan ziren: Odn Elorza Donostiako alkatea; Emilio Gins tortura prebenitzeko Nazio Batuen Azpilantaldeko kidea; Carlos Villn Durn, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen Espainiako Elkarteko (AEDIDH) presidentea; eta UNESCO Etxeko Mikel Mancisidor eta Cristina Linaje. Azken bi horiek dira mintzagai dugun ikastaroko zuzendariak.

Vicent Martnez Guzmnen hitzaldiak eman zion hasiera hausnarketa-aldiari. Bakearen aldeko filosofiaren UNESCO Katedraren zuzendaria da Martnez Guzmn, Castellko Jaume I.a Unibertsitatean. Martnez Guzmnek, bakea egiteko filosofiaren ikuspegitik, bakerako eskubidea formulatzeko beharra kokatu zuen munduko ordena berriaren markoan. Marko horrek, bidenabar, herritarren irudi berria dakar harekin, zeinean herritarrek, herritar kosmopolita diren heinean, bakerako eskubidea duten eta tokian tokiko nahiz munduko bakearekin konpromisoa hartua duten.

Bestetik, Las Palmas Kanaria Handiko Unibertsitatean Nazioarteko zuzenbide publikoko irakasle den Carmelo Faleh Prezek eta AEDIDHko presidente den Carlos Villn Durnek azaldu zuten Nazio Batuen Itunean ageri den bakerako egitura juridikoa. Horretarako, abiaburutzat hartu zuten zuzenbidea bakerako tresna izan daitekeeneko eta izan behar dueneko tesia. Landu zuten, baita ere, bakea giza-eskubide gisa modu pribatuan kodetzeko indarrean dagoen prozesua. AEDIDHk sustatu du proiektu hori, UNESCO Etxearen laguntzaz. Proiektuan, halaber, mundu osoko GKEk eta GKE sareek hartu dute parte. Horrez gain, Carlos Villn Durnek bere hitzaldian aztertu zuen Bakea Giza Eskubideari buruzko Luarca-ko ituneko eduki juridikoa. Aipatu agiria gakoa da mintzagai dugun prozesuan, izan ere argi erakusten baitu proiektuak lagun dezakeela gizarte zibiletik bakea lortzen. Nazioartean lagungarri gerta daiteke, non eragile nahiz mekanismo berriek eragina izango duten Nazio Batuen Sistemaren gain.

Azken alderdi hori izan zen, hain zuzen, Mikel Mancisidor UNESCO Etxeko zuzendariaren hitzaldiaren oinarri. Mancisidorrek aztertu zituen giza eskubideak sustatzeko hainbat GKEk garatu dituzten eta Nazio Batuen gain eragina izan duten zenbait proiektu. GKE horien bizipenetatik, hortaz, Luarcako prozesuan erabilgarri gerta daitezkeen zenbait ikaskuntza ondoriozta daitezke.

Udako ikastaroa Jon Landaren hitzaldiarekin amaitu zen. Jon Landa zuzenbide penaleko irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideak Saileko zuzendari ohia da. Landak azaldu zuen Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Euskal Hezkuntza Plana diseinatzeko eta inplementatzeko prozesua. Aztertu zituen, baita ere, planaren gain adostasuna sustatzeko gainditu behar izan diren oztopo politikoak eta bestelako eragozpenak.

Ikastaroa biribiltzeko, mahai-ingurua egin zen astelehen arratsaldean. Mahai-inguruaren izenburua hau zen: Bakeak giza-eskubide bilakatzeko dituen aukerak eta mugak. Mahaiaren inguruan bilduta, ikastaroko irakasleek nahiz ikasleek gai hauek jorratu zituzten: bakearen kulturan hezteko eskubidea; kultura aniztasuna; kultura aniztasunak bakea giza-eskubide bilakatzearen gain duen balizko eragina; gobernuz kanpoko eragileen egitekoa; Luarcako prozesua; araubidezko testu berriaren erabilgarritasuna; testu berria eraginkortasunez gauzatzeko edo aplikatzeko aukerak; eta, bakean bizitzeko eskubidea dugunetik, egon litezkeen gatazkei buruzko informazio objektiboa eta egiazkoa jasotzeko eskubidea.

UNESCO Etxeak eskertu nahi die ikasle zein irakasleei beren parte-hartzea eta interesa. Eskerrak eman nahi dizkio, baita ere, EHUko Udako Ikastaroen lantaldeari, laguntza itzela eskaini izanagatik. Esker mila guztioi!

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco