Azken berriak
atzera ES|EN
San komunitateak guztiz garatzeko programa. Komunitatea hezteko ikuspegi osoa (Namibia)

Samuel Fernndez Diekert boluntario euskalduna da UNESCO erakundeak Windhoek-en (Namibia) duen bulegoan. Eusko Jaurlaritzaren NBE Bekak programako boluntarioa da, eta informazioa bidaltzen digu, parte hartzen duen proiektuetako baten gainean: San komunitateak guztiz garatzeko programa. Komunitatea hezteko ikuspegi osoa (The San Development Programme: An Integrated Approach to Education).

Namibian, San komunitatea osatzen dute 55.000lagun inguruk (biztanleriaren %2), eta hezkuntzan eta garapenean behar handienak dituzten taldeetako bat da.

San haurren %20k baino ez du bukatzen arrakastaz lehen hezkuntza. Hori ehuneko txikia da, Namibiako batez bestekoarekin alderatuta (%89,1). Horregatik, UNESCO erakundeak aipatutako programa sortu zuen, tokiko hainbat instituziorekin eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan. Programaren bidez lortu nahi da, besteak beste, San komunitateak herrialdean dauden hezkuntza-zerbitzu eta -baliabideetarako sarbidea izan dezala, hainbat gaixotasunen gaineko informazioa zabal dadila (hala nola, GIB/HIESA, tuberkulosia eta malaria) eta San haurren nutrizio-egoera hobetu dadila.

Horrekin batera, programak helburu du lortzea San komunitateak parte hartze handiagoa izan dezala haurren hezkuntzan, diru-sarrerak ekarriko dituzten jarduerak hastean, eguzki-energia aplikatuz ingurumenaren iraunkortasuna bermatzean eta tokiko erakundeek proiektuak kudeatzeko duten gaitasuna garatzean.

Proiektua aurkeztu zen Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzari buruzko Mundu Konferentzian, Bonnen, 2009ko martxoaren 31tik apirilaren 2ra egin zen konferentzian. Gainera, UNESCOs pilot Team Award saria eman zion zuzendari nagusiak, ekainaren 12an, UNESCO erakundeko langileen urteko eguna ospatu zela baliatuta.

Informazio gehiago:

Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzari buruzko Mundu Konferentzia (EDS):

Proiektuaren taldeko kideak. Samuel Fernndez Diekert (eskubidean).

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco