Azken berriak
atzera ES|EN
Ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen arloko aditu independentea Egipton izan da

Egiptoko bisita ofiziala egin eta gero, Catarina de Alburquerquek, Nazio Batuetako ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen arloko aditu independenteak, adierazi zuen edateko ura izateko burututako hobekuntza-lanak harrituta utzi zuela eta azpimarratu zuen, orobat, herrialdearen konpromiso politikoa eta ekonomikoa gai konplexu horiek konpontzeko. Herritarren eguneroko bizitzan eragin erabakitzailea izan duten zenbait jarduera zehatz aipatu zituen, hala nola, behartsuak etxeetan ura izateko sistemak jartzeko maileguak.

Alburquerqueren iritziz, edateko ura eta saneamendua izatea herritar ororen eskubidea dela onartzea herrialdeari aitortu behar zaion merezimendua da, eta, hein batean, herrialdeak lortutakoa erakusten du horrek. Erronka asko daude oraindik, baina "Egipto uraren alorrean egin beharreko lanaren eredua da, eta, saneamenduari eta beste erronka batzuei dagokienez etorkizunean eman beharreko aurrerapausoak gauzatuz gero, herrialdea liderra izango da gai horietan" .

Ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen arloko aditu independentea

Nazio Batuen irratia

Hitzaldia Egiptoko bisita oficiala

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco