Azken berriak
atzera ES|EN
Otsailak 21 : AMA - HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

UNESCOren 1999ko Konferentzia Nagusiak otsailaren 21a Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko eguna izendatzeko erabakia hartu zuen. Izendapen horren helburua munduko hizkuntz aberastasunari eta aldibereko ahuleziari buruzko sentsibilizazioa nazioartean zabaltzea da.

Hizkuntzalari gehienek onartzen dute gaur egun munduan hitz egiten diren hizkuntzak 6.000 inguru direla, eta honakoa litzateke banaketa geografikoa, gutxi gorabehera, kontinenteka: Afrikan 1.900 (%32), Asian 1.900 (%32), Ozeano Bareko irletan 1.100 (%18), Amerikan 900 (%15) eta Europan 200 (%3). Estatuen artean hizkuntz aberastasun handiena dituztenak Papua Ginea Berria (823), Indonesia (726), Nigeria (505), India (387), Kamerun (279), Mexiko (288), Australia (235), Zaire/Kongo (218), Txina (201), Brasil (192) eta Amerikako Estatu Batuak (176) dira, hauetako asko eta asko desagertzeko arrisku larrian dauden arren.

Hiztun kopuruaren arabera berriz, badakigu hizkuntza gutxi batzuek, 70 inguruk, 10na milioi hiztunetik gora dituztela. Beraz, hizkuntzen %1,3k munduko biztanleriaren hiru laurden inguru biltzen dute. Aldiz, %80k 100.000 hiztun baino gutxiago dauzkate, eta %55ek 10.000 baino gutxiago. Datu hauek zuzenak badira 5.000 hizkuntza inguru XXI mendean zehar oso arrisku larrian egongo dira eta, kontuan hartuz halaber, erdiak 1.000 hiztun azpikoak direla, are egoera larriagoan izango dira oso denbora laburrean, zeharo galtzen ez badira behintzat. hizkuntza inguru soilik jo daitezke hizkuntza sendotzat.

2005 urteko Nazioarteko ama hizkuntza eguna Braille eta zeinu hizkuntzetan oinarrituta egongo da. 2005ko otsailaren 17tik 23ra Braille eta zeinu hizkuntzei buruzko erakusketa bat egongo da Pariseko UNESCOn. Erakusketa UNESCOk, Munduko Itsuen elkarteak eta Munduko gorren federazioak antolatu dute.

Informazio gehiago:

    UNESCO: Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko eguna

    Nazio Batuak: Bibliografia - Dag Hammarskjld liburutegia

    Munduko Hizkuntzen Amarauna - World Languages Network

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco