Azken berriak
atzera ES|EN
Lagundu al dezakete enpresek Milurtekorako Garapen Helburuak lortzen? Gaia ulertzeko eta jarduteko gakoak

Duela gutxi, ESADEk (Gizarte Berrikuntzarako Institutua, gaztelaniazko siglez) eta Paueko Kultura Eskolak liburu hau argitaratu dute: Pueden las empresas contribuir a los Objetivos de Desarrollo del Milenio?. Claves para comprender y actuar.

Mara Prandik eta Josep M. Lozanok koordinatu dute liburua. Lanaren helburua da auziaren egoera argitzea eta eztabaida piztea txirotasunaren aurkako politikak ezartzerakoan sektore pribatuak izan dezakeen egitekoaren inguruan, XXI. mendeko erronka nagusietakoa baita.

Horretarako, enpresek Milurtekorako Garapen Helburuak (MGH) lortze aldera egin dituzten ekarpenak aztertzen dira lehen zatian, eta bigarren zatian, berriz, hainbat ikuspuntu aztertzen dira (enpresa, GKE, sindikatu, aditu, nazioarteko erakunde zein enpresa-erakundeena), kontrakoak izaten baitira maiz.

Geroz eta errazago onartzen da enpresek botere ekonomiko, sozial eta politiko handia metatzen ari direla, eta, ondorioz, haien gain hartu behar dituztela ekonomia- eta finantza-kudeaketa eraginkorraz gaindi doazen beste ardura batzuk ere. Izan ere, argi geratzen ari da eguneroko errealitatean berebiziko garrantzia duela enpresen egitekoak Milurtekorako Garapen Helburuak (MGH) lortzeko.

Esteka honetan eskuragarri dago argitalpena, PDF formatuan:

http://escolapau.uab.cat/castellano/programas/empresadh.htm

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco