Azken berriak
atzera ES|EN
NBEren web-orri berriak goseari buruzko hezkuntza-baliabideak dakartza

Nazio Batuen Elikagaien Mundu Programak (WFP) webgune berria aurkeztu du, bereziki gazteei zuzendua. Bertatik, gosearen gaia lantzen duten baliabide didaktiko ugaritan sartzeko aukera dago.
Horien artean hauek daude, besteak beste: bideoak, blogak, joko interaktiboak eta antzeko gaiak jorratzen dituzten beste web gune batzuetarako estekak. Irakasleek eskura dituzte eskolak planifikatzeko zenbait eredu, baita ikasgelan lantzeko jarduerak ere.

Web hori egiten mundu osoko hezitzaileek hartu dute parte, eta bereziki diseinatu da gosearen gaiak munduan zer-nolako egoera bizi duen ezagutarazteko, egoera hori eragin duten arrazoiak jakinarazteko (elikagaien prezio altuak, aldaketa klimatikoa eta finantza-krisia, besteak beste), eta Milurteko Garapenerako Helburuen eta antzeko ekimenen berri emateko.

http://www.wfp.org/students-and-teachers

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco