Azken berriak
atzera ES|EN
Bizkaiko zubian ikastaroa

Ekaineko hilean zehar, UNESCO Etxeak Munduko Ondarea eta UNESCO ikastaroa eman zuen Bizkaiko Zubiako langileentzako. Ondasun kultural hau UNESCOk Munduko Ondarea izendatu zuen 2006an.

Ondare honetan hainbat zereginetan diharduten 32 langilek parte hartu zuten UNESCO Etxeako Kultura eta Giza Garapena sailak eskainitako tailerretan. Hauen helburua ondarearen inguruko sakontzea egitea eta, zehazki, Munduko Ondarea eta UNESCOk ondasun kultural eta naturalak gordetzeko egiten dituen lanen ezagutza hobetzea zen.

Horrez gain, Bizkaia Zubian gida moduan lan egiten dutenekin saio berezi bat antolatu zen, bertan ondarea eta bisitarien bitarteko lana egiten duen gidaren zeregina landu zelarik.

Informazio gehiagorako:

Bizkaia Zubia

UNESCO Munduko Ondarea

Bizkaia: el puente elegante. El Correo de la UNESCO aldizkaria (uztaila-abuztua. 2006)

UNESCO Etxea (2004). UNESCO eta Munduko Ondarea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco