Azken berriak
atzera ES|EN
WASA-GN erakundeak eta UNESCO Etxeak hitzarmena sinatu dute, jendeak edateko ura eta saneamendua izateko aukeraren alde lankidetzan jarduteko

Carlos Fernandez-Jauregik, Water Assessment and Advisory Global Network (WASA-GN) erakundeko zuzendariak, eta Mikel Mancisidorrrek, UNESCO Etxeako zuzendariak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Zaragozan ekainaren 2an. Hitzarmenaren helburua udateko ur eta saneamendua eskura ez dutenen bizi-kalitatea hobetzea da.

Hitzarmenaren bidez mundu mailako hainbat egitasmo gauzatuko dituzte. Egitasmo horien helburuak dira gizaki orok ura lortzeko duen eskubidea, uraren gobernagarritasun egokia, urari eta saneamenduari dagozkion Milurtekoko Garapen Helburuak eta garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten mundu mailako erronkak sustatzea, ikertzea eta hedatzea. Bi erakunde horiek uraren mundu mailako krisia eta krisi hori gainditzeko irtenbideei buruzko sentsibilizazioa landuko dute eta, horrez gain, maila instituzional eta politikoan eragiten ere saiatuko dira.

Gainera, UNESCO Etxea WASA-GNren sare globaleko eskubide osoko kide bilakatu da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri zaitezte pertsona hauekin harremanetan:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco