Azken berriak
atzera ES|EN
Nazioarteko lantegia/bilera: UNESCO Katedra Biosfera Erreserba

Datozen uztailaren 20an, 21ean eta 22an, Urdaibai Biosfera Erreserban, nazioarteko lantegi/bilera bat egingo da; hain zuzen, Biosfera-erreserbari buruzko UNESCO Katedra: biosfera-erreserbak kudeatzeko arduradunak eta agente zientifikoak eta arduradun politikoak elkarrizketan aritzeko eta biltzeko gunea.

Biosfera-erreserbei buruzko UNESCO katedra-eredua ezartzeko eta sustatzeko proiektuaren barruan sartu da bilera hori. Proiektu hori 2007an hasi zen, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) UNESCO Katedraren eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren proposamenari jarraikiz.

Helburua da askotariko eragileek aldez aurretik izandako esperientziak aztertzea eta balioestea, itun eta eragile berri izan daitezkeenak identifikatzea, eta UNESCO Katedra/Biosfera Erreserba eredua Estatuan eta nazioartean sendotzea eta sustatzea.

Hauek dira proiektuaren babesleak: UNESCOren MaB Programa (Gizakia eta Biosfera), Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO Katedra eta UNESCO Etxea (Euskal Herriko UNESCO Zentroa). Hauek dira laguntzaileak:Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saila eta La Caixa.

Informazio gehiago eta izen-emateak:

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO Katedra

UNESCO

Nazioarteko lantegia/bilera (pdf - 158KB)

Antolatzaileak:

Laguntzaileak:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco