Azken berriak
atzera ES|EN
Prestakuntza-ibilibidea 3. saioa: Klima-aldaketa garapenerako lankidetza-proiektuetan txertatzeari buruzko lantegia. (Ekainak 10).

Lantegia KOOPERA zentroan egin zen, Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroko (CRANA) Fito Jimnez eta Rafa Aldai kideen eskutik.

Lantegiaren helburua zen lankidetza-proiektuetan zeharka txertatzea eta integratzea ingurumenaren arloko jarrera-hartzeak eta, bereziki, klima-aldaketa. Horretarako, lantegiaren lehenengo zatian azalpenak eman ziren, eta, bigarren zatian, kasu praktiko bat erakutsi zen: nola txertatu proiektu batean ingurumen-hezkuntza.

Lehen zatian, klima-aldaketa garapenerako lankidetza-proiektuetan txertatzeko aukerak azaldu ziren. Izan ere, gero eta behar handiagoa da hori. Hainbat arlotan ari dira proiektuak egiten: besteak beste, energia berriztagarrien, sukalde eraginkorren (eguzki-energiarekin dabiltzanak, hobetuak...), biodigestoreen eta baso-berritzearen alorretan. Proiektu horietako batzuk aipatu ziren, adibide gisa, eta arreta bereziaz azaldu ziren murriztutako isurien eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.

Halaber, Rafak eta Fitok Nafarroa ZeroCO2 Funtsa aurkeztu zuten. Funts hori CRANA zentroak bultzatu du, eta ZeroCO2 ekimenari lotuta dago 2005. urteaz geroztik. Nafarroa ZeroCO2 Funtsak klima-aldaketaren aurka jarduteko ekintza-bide bat eskaintzen die Nafarroako entitateei. Berotegi-efektua sortzen duten gasen isurtzeak orekatzean datza, eta Nafarroako lankidetzako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek egindako proiektuetara, alegia klima-aldaketa arintzeko edo klima-aldaketara egokitzeko osagairen bat barnean izango duten proiektuetara, bideratua da. ZeroCO2 proiektuan hala egin arren, Nafarroa ZeroCO2 Funtsean ez da aurreikusi funtsak jasotzen dituzten proiektuek murrizten dituzten isuriak egiaztatzea eta ziurtatzea.

Zati praktikorako, benetako proiektu bat hartu zen adibide; hain zuzen, Kongoko Errepublika Demokratikoko landa-garapenerako proiektua. Proiektu horri klima-aldaketari aurre egiteko ingurumen-ekintzak proiektu osagarri baten bidez gehitzean zetzan ariketa praktikoa.

Ariketa horri esker, egin daitezkeen esku-hartzeak ikusi ziren, eta esku-hartzeen AMIA analisia egin zen. Gero, esku-hartze bat hautatu zen, eta, bukatzeko, talde bakoitzak bere ondorio nagusiak aurkeztu zizkien gainerako parte-hartzaileei.

Ariketa egiteko orduan, parte-hartzaileek egin zuten hausnarketa nagusietako bat izan zen, alde batetik, zaila dela proiektuen askotariko kalitate-faktoreak (edo zeharkako lerroak) txertatzea, erlazio konplexuak baitituzte; eta, bestetik, tokian tokiko eta nazioarteko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek gaur egun berariazko ezagutza- eta esperientzia-falta dutela klima-aldaketaren gainean.

Ikusi aurkezpen osoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco