Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak urari buruzko zenbait ekitalditan parte hartu du, Bruselan

UNESCO Etxeko Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko arduradun Josu Sanzek STRIVER proiektuaren azken topaketan parte hartu zuen. Baliabide hidrikoen kudeaketari buruzko proiektua da, Europar Batasunak bultzatua, eta hainbat herrialdetako kideek parte hartzen dute; besteak beste, Norvegia, India, Vietnam eta Espainia herrialdeetakoek. Proiektuaren emaitzak bateratzean, askotariko irizpideak kontuan hartu dira, hala nola baliabide hidrikoak kudeatzean gizarteko hainbat eragilek parte hartzea. Bateratze-lan horren esparruan, UNESCO Etxearen ordezkariak euskal ekimen bat aurkeztu zuen Milurtekoaren Garapen Helburuak betetzen laguntzeko. Ekimen hori URA Ur Agentziak eta UNESCO Etxeak landu dute, eta, hari esker, Saharaz hegoaldeko Afrikako ura hobeki gobernatzeko proiektuak egiteko erabiliko da uraren kanonarekin bildutako diruaren % 5.

Gainera, UNESCO Etxeko arduradunak Garapen Iraunkorrari buruzko biltzarrean ere parte hartu zuen. Biltzarra egun haietan egin zen Bruselan, Europako Batzordeko Ikerketako Zuzendaritza Nagusiak antolatuta, eta UNESCO Etxeko ohorezko bazkide den Daniel Innerarityren hitzaldiak eman zion amaiera.

Azkenik, Bruselan den euskal ordezkaritzan, UNESCO Etxeko arduradunak lan-bilera izan zuen Lankidetza eta Ingurumeneko arduradun Marta Marinekin eta ordezkaritza horretako bekadun eta UNESCO Etxeko bazkide Itxaso Gmezekin.

INFORMAZIO GEHIAGO:

STRIVER proiektua

DG Research

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco