Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak IV. Garapenerako Uraren aldeko Foroan parte hartu du, ura giza eskubide izateari buruzko gaiak lantzeko.

Natalia Uribek, ura giza eskubidea izatearen aldeko ildoaren arduraduna UNESCO Etxean, gonbidapena jaso zuen Ura Izateko Giza Eskubideari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko hitzaldia emateko Madrilgo Fundacin Canalek joan den ekainaren 4an antolatutako Foroan

2006. urtetik, fundazio horrek urtero antolatzen du Garapenerako Uraren aldeko Foroa. Hain zuzen, nazioartean lan egiten duten ur- eta saneamendu-alorreko eragilerik garrantzitsuenen topagunea da foro hori. Aurten, zehazki, ura, giza eskubidea gaia landu zuten. Honako arlo hauek aztertu zituzten: ura izateko eskubidearen egungo egoera, munduan emandako aurrerapausoak, aitorpen legala, eta baita eskubide horren alde nazioartean bultzatutako zenbait ekimen ere, hala nola Espainian, Latinoamerikan eta Hegoafrikan.

UNESCO Etxeak munduko egoera aurkeztu zuen gaiaren inguruan; hain zuzen, uraren eskuragarritasuna eta oinarrizko saneamendua ez daudela ziurtatuta aipatu zuen, eta giza eskubideentzat horrek dakartzan ondorio handiei buruz ere hitz egin zuen. Uraren munduko krisiaren zergatiak landu zituzten; gehienbat politika- eta gizarte-alorrekoak dira zergatiok. Egoera horren aurrean, funtsezkoa da ura giza eskubidea izatea. Hori dela eta, eskubide horren esanahia eta ondorioak aurkeztu zituzten, bai eta garapenerako lankidetzak duen funtzioa ere eskubide hori sustatze eta gauzatze aldera.

Programa

Portal del agua desde Mexico (ATL)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco