Azken berriak
atzera ES|EN
Solidaritate berrietarantz

Hacia nuevas solidaridades. Diez dilogos sobre cooperacin al desarrollo lana argitaratu berri du UNESCO Etxeak, Stphane Hesselek idatzitako Dix pas dans le nouveau sicle lanaren itzulpena eta egokitzapena.

UNESCO Etxearen Ensayos Catarata bilduman sartu dugu argitalpen hori. Egileak berak garapenaren arloko hamar aditurekin izandako bileren kontakizuna da: Hesselen eta adituon arteko elkarrizketa emankor eta atseginei esker, garapenerako lankidetzak XXI. mendean jotako erronkak hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute irakurleek.

Gaztelaniara itzulita dagoen Hesselen lan bakarra dugu. Nazioarteko lankidetzaren eta garapenaren egoeraz hausnartu duten adituen artean ditugu Christian Comeliau, Gustave Massiah, Jean-Louis Vijalus, Anne-Franois Taisne, Sylvie Brunel, Yannick Jadot, Marc Lvy, Jean-Marie Fardeau, Bernard Dumont eta Jean-Michel Severino.

Stphane Hessel Berlinen jaio zen 1917. urtean. 2008an Giza Eskubideen Kulturaren aldeko UNESCO/Bilbao saria jaso zuen. Frantses erresistentziako kide izan zen, eta GESTAPOk preso hartu zuen. Ondorioz, hainbat kontzentrazio-eremutan egon zen, eta bi aldiz alde egin zuen, gainera. De Gaulleren garaian, gobernuko kide izan zen atzerrian, Nazio Batuak sortzearen alde lan egin zuen, eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sortzaileetako bat da. Bizi guztirako enbaxadore izendatu zuten Frantzian, aditua da nazioarteko lankidetzan eta giza eskubideetan, eta ekimen sozial ugariren bultzatzaile.

Irakurleek eskura dute dagoeneko liburua, liburu-dendetan zein Catarata argitaletxearen webgunean.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Stphane Hesseli egindako elkarrizketa

Ensayos Catarata bilduma

UNESCO / Bilbao saria

Laguntzailea:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco