Azken berriak
atzera ES|EN
Prestakuntza ibilbidea 2. saioa: Klima-aldaketa, ingurumena eta garapena

Ekainaren 3an, "Klima-aldaketa, ingurumena eta garapenari buruzko jardunaldia" egin zen, UNESCO Etxea eta Bakeaz erakundeek batera antolatuta. Saio hori lankidetzan diharduten askotariko eragileentzat izan zen, eta helburu izan zuen ingurumenaren, klima-aldaketaren eta giza garapenaren artean dagoen loturari buruzko informazioa eta trebakuntza teknikoa ematea, bai eta alderdi horiek garapenerako lankidetzan dituzten eragin praktikoen berri ematea ere.

Jardunaldiaren aurkezpena

Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Saileko zinegotzi ordezkari Julia Madrazok, Bizkaiko Foru Aldundiko zinegotzi ordezkari Josu Basozabalek eta Bakeaz erakundeko zuzendaria Josu Ugartek eta UNESCO Etxeko proiektu koordinatzailea Txabi Anuzitak eman zioten hasiera, ofizialki, jardunaldiari.

Julia Madrazok azaldu zuen Bilboko Udalak klima-aldaketari aurre egiteko duen konpromisoa Klima Aldaketaren aurkako udaleko Bulego sortu du, hain zuzen, eta Oinarrizko gida klima-aldaketari eta garapenerako lankidetzari buruz aurkeztu zuen. Bilboko Udalak finantzatu ditu Eusko Jaurlaritzako Lankidetzako Zuzendaritzarekin batera gidaren euskarazko eta gaztelaniazko argitalpenak. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Estatuko Koordinakundearen Klima Aldaketari eta Txirotasunari aurre egiteko taldeak egin du gida hori. UNESCO Etxea talde horretako kide da, eta taldeko bi kidek jardunaldian parte hartu zuten: hain zuzen, IPADE fundazioko Celia Barberok eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Garapenerako eta Lankidetzarako Unibertsitate Institutuko Ignacio Santosek. Julia Madrazo azaldu zuen, BIO: Klima Aldaketaren aurkako Bilbolo Bulegoa, lekuko plan bat diseinatzen ari dela, klima aldaketari aurre egiteko.

Josu Ugartek eta Txabi Anuzitak nabarmendu zuten oso positiboa dela gobernuz kanpoko bi erakundek Bakeaz eta UNESCO Etxea, oraingo honetan antzeko hainbat gai lantzen dituztenek (besteak beste, ingurumena eta iraunkortasuna), mota horretako jardunaldietan batera lan egin dezatela. Hala egin zuten iraganean, eta elkarrekin lanean jarraituko dute etorkizunean ere, emaitza onak lortu dituztela ikusi baitute.

Klima-aldaketa: fenomenoa eta jarduteko tresnak.

Iria Flavia Pealva, Factor CO2 enpresako proiektuen arduradunak, berriz aurkeztu zituen klima-aldaketa fenomenoa eta isuri-iturri nagusiak. Lehenengo saioan bezala, jarduteko tresna eta organo nagusiak azaldu zituen, hala nola, Kiotoko Protokoloa eta isurtze-eskubideen Europako salerosketa. Gainera, adierazi zuen tokian tokiko tresnak garrantzitsuak direla, eta Klima Aldaketaren aurkako Euskal Plana jarri zuen adibide.

Testuinguru horretan guztian, ikusi zen Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek duten eginkizuna ez dela nahikoa ikusarazten. Lan hori bistaratzeko, Iriak azaldu zuen garrantzitsuak direla Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak, iraunkortasunarekin eta gizakion ongizatearekin estuago bat datorren garapen-ikuspegia dutelako.

Isuriak murrizteko malgutasun-mekanismoek duten eraginkortasunaren gainean sortutako eztabaida ikusita, esan zuen horiek direla une honetara arte izan diren tresna bakarrak, eta badituztela ahultasunak, jakina. Hala ere, adierazi zuen espero dela, Kopenhageko negoziazioen ostean, tresna horiek eraginkorragoak izango direla.

Ikusi aurkezpen osoa

Klima-aldaketa eta garapenerako lankidetza: zergatik, nola eta zenbat.

Atsedenaldiaren ondoren, Garapenerako eta Lankidetzarako Unibertsitate Institutuko lankidetzan eta ingurumenean aditu den Ignacio Santosen aurkezpena izan zen. Ignacioren esperientzia ekologista erakundetan hasi zen, hartatik lankidetzarako esparrura pasatzeko.

Ignaciok bere hitzaldian aipatu zuen, nahiz eta garapenerako lankidetzari buruzko politika gehienetan klima-aldaketak garrantzia duela onartu den, gero, gai horretarako ematen diren baliabideak ez datozela bat jarri zaien ustezko lehentasunarekin. Hori gerta liteke, egiazki, ez delako oso argi ikusten garrantzi hori. Horregatik, azaldu eta nabarmendu behar da klima-aldaketak ZERGATIK duen eragina garapenean. Egiaztatu behar dugu, ingurumena garamenean sartzeko marko kontzeptualan gabezi asko daudela. Ingurumena eta pobrezia harreman zuzena dute: baliabide naturalen erabilean eta osasunean, adibidez. Behartsuen bizitza, haien inguru dauden kapital naturalaren menpe daude. Milurteko Ekosistemen Ebaluazioak gizakiaren eta ekosistemen hornitzen dituzten zerbitzuak jasotzen dituzte. Erlazio berri hauek ez baditugu berenganatzen eta kontzeptu hauek ez baditugu erabiltzen, ezin izango ditugu Milurtekoaren Garapen Helburuetara helduko.

Gainera, garrantzi hori justifikatzen eta baliabide gehiago mobilizatzen laguntzen duten lau argudio eman zituen: garapenean laguntzearen efikazia; eraginkortasuna, baliabideak erabiltzean; zuzentasuna eta justizia soziala; eta herrialde garatuen berekoikeria.

Jarraian, klima-aldaketaren eta garapenaren arteko lotura horiek ulertu eta gero, garapenerako nazioarteko lankidetza-sistematik gaiari NOLA heldu galdera sortzen da. Hasteko, sailka eta zeharka has daiteke gaia lantzen. Gaia sailka landu daitekeela esateak esan nahi du lankidetzarako ekimenak klima-aldaketarekin zerikusia duten gaietan oinarrituta daudela. Alde horretatik, arindura (igorpenen murriztea, teknologi garbiak edo irtenbide biologikoak erabiliz) nahiz egokitzapena (giza eta natural sistemen egokitzea jada dauden klima aldaketara) landuko dituzten ekimenetan taldekatzen dira, eta badirudi eremu horrek lehentasuna duela, lankidetzaren ikuspuntutik eta txirotasunari aurre egiteko ikuspegitik. Zeharka, esan nahi du garapenerako lankidetza-ekimen guztiek, ingelesez esaten den bezala, climate proof eta climate friendly izan beharko luketela. Horretarako, askotariko tresnak garatzen ari dira lankidetzako hainbat eragile. Gainera, lankidetza erakundetatik eredua izan behar da, baliabide gutxiagoekin gehiago eginez.

Bukatzeko, Ignaciok azaldu zuen garapenerako lankidetza-sistema egiazki egiten ari dena erakusten duen ikuspegi panoramikoa, eta zenbait datu eman zituen, gaur egun ZENBATeko ahalegina egiten ari den eta, askotariko balioespenen arabera, zenbatekoa egin beharko litzatekeen erakusteko. Horrela, laguntza bilateralak bereizten dira, arindurari zuzenduagoa, egokitzapena baino. Adibide bezala, Milurteko Helburuen espaniar Fondoa edo Europar Batasunaren laguntzak (900 milioi inguru 2013. urterarte).

Ignacioren aurkezpenean erreferentzi bibliografiko eta esteka interesgarria batzuk aurkitzen dira.

Klima-aldaketa eta Milurtekoaren Garapen Helburuak.

Ipade fundazioko Celia Barberok, bere hitzaldian, azaldu zuen klima-aldaketa arriskua dela milurtekoaren garapen helburuak lortzeko eta, gainera, egin diren lorpenek aurrera egin dezaten eragozten duen mehatxua dela.

Klima-aldaketa planetan eragiten ari den eraginak begi bistakoak dira, eta bestelakoak dira herrialde batetik bestera. Herrialde zaurgarrienak garabidean direnak dira. Beraz, egoera horren sortzaile nagusi herrialde garatuak direnez, haiek hartu behar dute beren gain dagokien erantzukizuna, modu desberdinean.

Celiak banan-banan aztertu zituen klima-aldaketak milurtekoaren garapen helburuak aldatzen dituen moduak, eta nabarmendu zuen gobernuz kanpoko erakundeek lan handia egiten dutela klima-aldaketari aurre egiteko eta milurtekoaren garapen helburuak betetzeko.

Bukatzeko, berehala ekiten hasteko premiazko eskea egin zuen. Bai gobernuz kanpoko erakundeak bai herritarrak, biak dira funtsezko eragile klima-aldaketari aurre egiteko eta milurtekoaren garapen helburuak betetzeko, dela politikan eraginez, dela gizartean mobilizatuz.

Ikusi aurkezpen osoa

Klima-aldaketa eta giza garapena.

UNESCO Etxea erakundeko Ingurumen eta Iraunkortasuneko arduradun Josu Sanzek berriz aurkeztu zituen Nazio Batuen Garapenerako Programako giza garapenari buruzko 2007/2008ko txostena (alegia, Klima-aldaketaren kontrako borroka: elkartasuna mundu zatituaren aurrean) eta txosteneko ondorio nagusiak.

Josuk berriz ere ohartarazi zuen klima-aldaketak mehatxu egin duela giza garapenean inoiz izan ez diren bezalako zorigaitzak eragiteko. Txostenaren arabera, mundua inflexio-puntu baterantz aurrera egiten ari da, eta inflexio-puntu horrek herrialde txiroenak eta haietako herritar ahulenak gero eta baldintza desabantailatsuagoetan harrapa litzake, eta milioika lagun utz litzake malnutrizioan murgilduta, ur faltarekin, mehatxu ekologikoen aurrean eta elikatzeko bitartekoak galtzeko arriskuan.

Josuk, halaber, herrialde aberatsak pilatzen ari diren zor ekologikoa aipatu zuen, geroago Iaki Barcenak bere txostenean aipatuko zuena.

Ikusi aurkezpen osoa

Zor ekologikoa: klima-aldaketa lehengoratzeko kontzeptu integratzailea.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakasle eta Ekologistak Martxan eta Parte Hartuz elkarteetako kide den Iaki Barcenak zor ekologikoari buruz hitz egin zuen, eta Hegoaldeko herrialdeetan nola sortu zen eta kanpo-zorrari nola erantzuten zaion azaldu zuen. Zor ekologikoaren gaia, modu zabal batean landu dute Iakik eta Ekologistak Martxan-en kideak, eta horregaitk hainbat ikerketa artikulu eta material dibulgatiboak eskuragai dituzte.

Iakiren arabera, zor ekologikoaz hitz egiteak berekin dakar, besteak beste, justizia eta iraunkortasuna kontzeptuak aipatzea. Gainera, materialen fluxuaren analisia zor ekologikoa lantzen duen funtsezko gaia da.

Kontzeptu horrekin hainbat gauza lortu nahi da, hala nola: baliabide naturalen erabileran eta sortutako kutsaduran desoreka dagoela onartzea; prebentzioa, zorra geldiarazteko; dagoeneko sortuta dagoen zorra ordaintzea eta kanpo-zorra deuseztatzea; eta egindako zorra konpontzea, diruz eta politikaren arloan. Dena den, Iakik onartu du zorra monetarizatzeak arriskuak dakartzala. Izan ere, kalte ekologikoaren zati handia itzulezina da eta ezin da konpondu, eta kutsatzeko baimen gisa uler liteke.

Iakik bereziki nabarmendu zuen karbonoaren arrastoa eta, eman zuen hitzaldian, ea gaur egungo energiaren kontsumoa beharra edo negozioa den galdetu eta gogoeta eginarazi zuen horren gainean.

Ikusi aurkezpen osoa

Iraunkortasuna lankidetza-proiektuetan sartzeko irizpideak eta tresnak.

Jardunaldiko azken saioa Bakeaz elkarteko Florent Marcellesiri egokitu zitzaion. Florentek, bere mintzaldian, Igone Palaciosekin batera ingurumena eta garapenerako lankidetzari buruz egin duen ikerketaren emaitza batzuk azaldu zituen. Ikerketa hori, Iraunkortasunaren gaineko gogoetak garapenerako lankidetzan sartzea, Bakeaz koadernoan jaso da.

Euskal lankidetzaren eta iraunkortasunaren gaineko hausnarketa interesgarriak egin zituen. Hausnarketotan hainbat gauza jakinarazi zituen, besteak beste: helburu nagusi ingurumena duen proiektu gutxi dagoela, Euskal Herrian ez dagoela ia ingurumenari lotutako gaien gaineko ikerketa- edo sentikortze-proiekturik, eta ingurumena ez dela euskal lankidetzako sailkako arloa, maila estrategikoan.

Egin duten ikerketaren arabera, adierazi zuen beharrezkotzat jo dela Garapenerako Laguntza Ofizialaren aurrekontuaren funtsezko zenbateko bat erabil dadila ingurumenerako lankidetza esan dakiokeen horretarako bakarrik, eta egingo diren lankidetza-proiektuen ehuneko jakin bat (guztizkoaren %20 izan dadin proposatzen du) balia dadila berariaz ingurumeneko alde askotako hitzarmenenak betetzeko.

Jarraian, Florentek iraunkortasuna esparru logikoaren ikuspegian sartzeko zenbait irizpide azaldu zituen eta, bukatzeko, Iparraren eta Hegoaren arteko lankidetzako potentzialtasunez hitz egin zuen, eta horren zenbait adibide jarri zituen.

Ikusi aurkezpen osoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco