Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOren Eskola Elkartuen Topaketa Gernikan

Ekainaren 4a eta 5a bitartean, Artxandape Ikastolako eta Alcoyko Pare Vitoria eta Andreu Sempere institutuetako ikasleen topaketa izan da Gernikan. Ikastetxe horiek guztiak UNESCOren Eskola Elkartuen Sareko kideak dira.

Iazko eskola elkartuen estatu-topaketan (Cordoba, 2008ko uztaila), Alcoyko ikasleek ikasturte osoan zehar landutako ondareari buruzko hezkuntza-proiektu bat aurkeztu zuten, eta proiektu horren muinean zegoen Gerra Zibilean Alcoy herriak jasandako bonbardaketa. Hori dela eta, bi herrien artean dauden antzekotasunak ikusita, 2008-2009 ikasturtean Gernikara bisitaldia egitea pentsatu zuten.

Artxandape Ikastolan bakeari eta ondareari buruzko jarduerak egiten dituzte ikasleekin, eta zentroko curriculumaren edukietan sartzen da Gernikako bonbardaketa. Horren ondorioz, bisitaldia antolatzeko laguntza eskaini zuten, UNESCO Etxearen lankidetzarekin.

Topaketa horrek euskal ondare historiko eta kulturalaren zati garrantzitsu baten berri izaten lagundu die zentro horietako ikasleei, bai eta ikasgelan garatutako bizipenak trukatzen ere.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco