Azken berriak
atzera ES|EN
Ekainak 29 - uztailak 10: Lankideentzako zuzeneko prestakuntza ikastaroa

UNESCO Etxeak "Lankideentzako Zuzeneko Prestakuntza" ikastaroa antolatu du ekainaren 30etik uztailaren 11ra. Ikastaroko saioak Koopera Zentroan izango dira, goizeko 09:00etan hasi eta arratsaldeko 14:00etan bukatu (Bilboko Rodriguez Arias kalea, 41 behea). Ikastaroko salneurria 80 euro da. UNESCO Etxeko bazkideek %25eko beherapena izango dute.

Ikastaroko programan gai hauek landuko dira: Garapen Teoriak, Nazio Batuen Sistema eta Milurteko Garapen Helburuak, Generoa eta Garapena, Giza Eskubideak, Ingurugiroa eta Garapen Iraunkorra, Hezkuntza, Kultura,Informazio eta komunikazioa. Gai horiek guztiak funtsezkoak dira Garapenerako Nazioarteko Kooperazioaren arloan lan egiteko.

Programan, kooperazio-ibilbideei buruzko saio espezifiko bat ere sartuta dago, Garapenerako Kooperazioaren munduan murgiltzeko zer pauso eman behar diren azaltzeko. Ikastaroa Esparru Logikoari buruzko saioekin bukatuko da. Esparru Logikoa funtsezko tresna da, nazioarteko kooperazioaren alorreko proiektuak lantzeko.

Ikastaroa unibertsitateko edo hainbat diziplinatako graduondoko ikasleentzat da, baita GGKE Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetako boluntarioentzat edo teknikarientzat ere. Ikastaroan, hainbat unibertsitate eta Gobernuz Kanpoko Erakundetako kideek parte hartuko dute.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEAK:

Lankideentzako Zuzeneko Prestakuntza" ikastaroa
m.vazquez@unescoetxea.org
Tel.: 944 420 533

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco