Azken berriak
atzera ES|EN
Kultur bizitzan parte hartzeko eskubidearen inguruko adituen bilera

Maiatzaren 13an, Ekonomi-, Kultur- eta Gizarte-Eskubideen Batzordearen 42. saioaren baitan, Kultur Bizitzan parte hartzeko eskubidearen inguruko adituen topaketa ospatu zen, UNESCOren Giza Eskubideen Sailak antolatuta.

UNESCOk Ginebran duen Hezkuntzarako Nazioarteko Bulegoan egin zen ateak itxitako bilera honetan, 23 aditu bildu ziren, kultur-eskubideei buruz aritzeko, haien artean UNESCO Etxeko Kultura eta Giza Garapena lerroaren arduraduna ere egon zelarik. Bileraren helburua orain Ekonomi-, Kultur- eta Gizarte-eskubideen Nazioarteko Ituneko 15-1a paragrafoaren inguruan egiten ari diren ohar orokorraren inguruan eztabaidatzea zen.

Ekonomi-, Kultur- eta Gizarte-Eskubideen Batzordearen Lehendakaria den Jaime Marchan Jaunak hartu du bere gain ohar orokorraren idazketa. Bilera honetan, Janusz Symonides edota Patrice Meyer-Bisch bezalako adituen aipamenak eta oharrak jasotzeko aukera izan zuen Marchan jaunak. Hark bileran esan bezala, ekarpen hauek aztertu eta balioztatuko dira, oraindik berrikuste fasean dagoen ohar orokorra hobetzeko asmoz.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCOren Giza Eskubideen saila

Ekonomi-, Kultur- eta Gizarte-eskubideen Batzordea

Laguntzailea:


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco