Azken berriak
atzera ES|EN
Munduko Ondarearen I. Gazte Foro Iberoamerikarra

Jon Joseba Fidalgo Gonzlez, Artxandape Ikastolako ikaslea UNESCOrekin Elkartutako Eskolen Sareko kidea -, 2009ko ekainaren 14tik 23ra Sevillan ospatuko den Munduko Ondarearen I. Gazte Foro Iberoamerikarran Euskadi ordezkatzeko hautatuta izan da. Gaztea UNESCOk sustatutako Munduko ondarea gazteen eskuetan deituriko proiektuan parte hartzeagatik aukeratuta izan da. Aurten gai nagusia Bestearen ondarea izan da eta Jon Josebaren lana Komantxeak izenpean aurkeztu da.

Munduko Ondarearen I. Gazte Foro Iberoamerikarrak Munduko ondarea gazteen eskuetan deituriko proiektuan parte hartzen duten UNESCOrekin Elkartutako Eskolen Sareko ikasle gazteak batzen ditu lehen aldiz.

Gazteak, 12 eta 15 urte bitartekoak, Estatuko erkidego ezberdinetatik zein Hego Amerikako herri ezberdinetik datoz: Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Mexiko, Paraguai, Peru eta Dominikar Errepublika. Afrikatik, Maroko dator herri gonbidatu bezala. Parte hartzaileak ekintza anizkunak egingo dituzte, eta kultur eta natura-ondarea zaintzearen garrantziari buruz gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko ondare-leku ezberdinetara bisitaldiak egingo dituzte.

Foroan lortutako emaitzak Munduko Ondare-Batzordearen 33. Saioan aurkeztuko dira.

Informazio gehiago:

Munduko Ondarearen I. Gazte Foro Iberoamerikarra

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco