Azken berriak
atzera ES|EN
Prestakuntza-ibilbidea: "Klima-aldaketa: garapenerako mehatxua. Garapenerako lankidetzaren eginkizuna, mundu-mailako erronkaren aurrean"

Ekainaren 1, 3, 10 eta 17an, UNESCO Etxeak "Klima-aldaketa: garapenerako mehatxua. Garapenerako lankidetzaren eginkizuna, mundu-mailako erronkaren aurrean" prestakuntza-ibilbidea antolatuko du.

Garapenerako lankidetzak klima-aldaketari aurre egiteko, giza garapen iraunkorrerako proiektuak bultzatzeko, zein hezkuntza eta sentsibilizatze arloan oso eginkizun garrantzitsua du.
Beraz, kurtsoak klima-aldaketari buruz eta honek milurteko garapen helburuekin eta txirotasunarekin duen loturari gaineko prestakuntza teorikoa eta praktikoa ematea du helburutzat.

Garapenerako lankidetzako eragileentzat, GKEetako teknikarientzat, garapenean espezializatutako masterretako ikasleentzat eta GKEetako boluntarioentzat zuzenduta, prestakuntza-ibilbidea boluntarioentzako sarrera-saioarekin hasiko da, eta teknikarientzako hiru saio espezifikoekin jarraituko du, espezializazio-maila txikienetik handienera pasatuz.

Saio guztiak klima-aldaketa eta garapen arloetan ekimen aitzindariak egin dituzten erakundeek emango dituzte.

Argazkia: UNICEF/HQ08-0321/Adam Dean

Informazio gehiago eta izen-emateak:

Programa osoa (pdf 287KB)

Izen-ematea:

e-postaz: n.viota@unescoetxea.org.
telefonoz: 94 427 64 32

Toki-kopurua: 30


Erreferentzia materiala:

Klima Aldaketari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko Oinarrizko Gida

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco