Azken berriak
atzera ES|EN
Kontsulta: saneamenduaren inguruko giza eskubideekiko betebeharrak

Apirilaren 29an, Catarina de Albuquerque-k, edateko ur segurua eta saneamendu-zerbitzuak eskuratzeko giza eskubideekiko betebeharrei buruzko NBEko aditu independenteak, kontsulta bat antolatu zuen Genevan (Suitzan) giza eskubideekiko betebeharrei eta saneamendu-zerbitzuei buruz; 40 herrialde baino gehiagotako ordezkariek eta gizarte zibileko hainbat erakundek hartu zuten parte kontsultan.

Agintaldiaren lehen urtean, arreta saneamendu-zerbitzuak eskuratzeko giza eskubideekiko betebeharretan jartzea erabaki zuen Catarina de Albuquerque andreak, eta, 2009ko martxoan, Giza Eskubideen Kontseiluari helarazi zion lehenengo txostenean, zera adierazi zuen: Oinarrizko giza eskubideak ezin erabiltzearen sorburuan dago saneamendu-zerbitzuak erabiltzeko aukerarik ez izatea, baina, hala ere, saneamendu-arloa ez da behar bezala aztertu giza eskubideen ikuspegitik.

Hainbat parte-hartzailek berariaz eskertu zuten aditu independentearen lana eta agintaldiaren hasieran arreta saneamenduan jartzeko erabakia; eta ahozko eta idatzizko zenbait ekarpenek (hala nola, Uraren Sare Ekumenikoarenak) berretsi zuten saneamenduaren alorrean funtsezkoa dela giza eskubideen araberako printzipio orokorrak (hala nola, diskriminazioaren kontrako eta genero-berdintasunaren aldeko printzipioak) ezartzea, parte-hartzea eta arreta egoerarik ahul eta okerrenean egon izan direnengan jartzea.

Era berean, zenbait hiztunek azpimarratu zuten saneamendu-zerbitzuak eskuratzeko giza eskubideekiko betebehar espezifikoak areago zehaztu beharra, garrantzitsua baita hori eta espero izatekoa baita aditu independentearen lanak horretan lagunduko duela.

UNICEFeko Jean McClusky-k nabarmendu zuenez, saneamendua ez da ingeniaritza-arazo hutsa eta, beste parte-hartzaile batzuek azpimarratu zutenez, arrakasta izateko neurriak hartzean, beharrezkoa da kultura- eta genero-kontuekiko sentikortasuna izatea eta komunitateek esku hartzea, jarrerak aldatzeko eta jasangarritasuna lortzeko.

Saneamendu-zerbitzuak eskuratzeko giza eskubideekiko betebeharrak espezifikatzeko, garrantzizkoa da zehaztea zer eginkizun duten gobernuek banakoak babesten eta baimentzen saneamendu-zerbitzuak erabiltzeko aukera ziurta dezaten.

Kontsulta egin aurreko bi egunetan, gaiari buruz sakonki eztabaidatzeko bildu zen aditu talde bat. Saneamenduaren definizioa aztertu zuten giza eskubideen ikuspegitik, eta sakon analizatu zuten saneamendu-zerbitzuen ekonomikotasuna, eskuragarritasuna, onargarritasun soziala eta kulturala, segurtasuna eta duintasuna. Aditu independentearen web-orrian argitaratuko da bilera horri buruzko txostena.

Aditu independenteak adierazi zuen eskertuko lukeela saneamendu-gaiei buruzko beste edozein ekarpen. Alde horretatik, kontuan hartuko baditu Giza Eskubideen Kontseiluari helarazi behar dion hurrengo txostena prestatzeko, 2009ko maiatza amaitu baino lehen igorri behar zaizkio ekarpenok.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Urari eta saneamenduari buruzko aditu independentearen web-orria

Saneamenduari buruzko kontsulta egiteko eta interes-taldeek idatzizko ekarpenak egiteko programa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco