Azken berriak
atzera ES|EN
Euskal Fondoak eta UNESCO Etxeak garapen bidean dauden herrien ura eskura izatearen aldeko agiria inzenpetu dute

Alberto Ruiz de Azua Euskal Fondoako buruak- Asociacin de Entidades Locales Vascas Cooperantes- eta Ruper Ormaza UNESCO Etxea- Euskal Herriko UNESCO Zentroko buruak-, ulermen agiria izenpetzen dute gaur Bilbon EAE-ko zenbait aktoreren artean kolaborazioa eta kooperazioa egiteko. Horren helburua da ikuspuntu osagarriak partekatzea eta uraren eta saneamenduaren inguruan egiten diren Euskal kooperazio ekintzei ikuspuntu orokorra ematea.

Bi instituzio hauek erakundeak gaitzeko gaikuntza teknikoko jarduerak elkarrekin burutuko dituzte, toki- edo udal-arduradunei uraren eta saneamenduaren arloko prestakuntza emateko, nazioartean uraren eta saneamenduaren arloan dauden jardun-eremu politikoak ezagutarazteko, 2015erako Milurteko Helburuak eta nazioarteko estandarrak ezagutarazteko, eta uraren eta saneamenduaren arloko proiektuak kudeatzen laguntzeko helburuekin.

Aldi berean, toki- edo udal-arduradunak sustatzeaz gain, instituzio biak ur gezaren mundu-krisia eta bere konponbideei inguruko sentikortze eta komunikazio ekintzak garatuko dituzte. Ekintza hauen artean hitzaldiak, mahai-inguruak eta erakusketa ibiltariak antolatuko dira uraren arloko garapenerako lankidetza-proiektuak garatzen dituzten herrietan, ezaguera, eztabaida, gogoeta eta gizartearen barruan jarrera eraldatzaileak sortzeko.

Ezker-eskubi.: Josu Sanz, Juanma Balerdi, Alberto Ruiz de Azua, Ruper Ormaza, Mikel Mancisidor

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco