Azken berriak
atzera ES|EN
Nazioarteko mintegia: Ura, ezinbesteko elementua eta Eskubide Unibertsala

UNESCO Etxeak Urari buruzko Nazioarteko Mintegian hartu zuen parte, IEPALA Fundazioak apirilaren 23an Madrilgo Casa American antolatua bera. Han, Ura, ezinbesteko elementua eta Eskubide Unibertsala lemapean, uraren kudeaketa soziala eta ura izateko eskubidea Latinoamerikako konstituzio berrietan nola jasotzen diren landu zen.

IEPALAko kide den Carmelo Garcak eman zion hasiera mintegiari, eta adierazi zuen topaketaren helburua zela azpimarratzea gai hau denok gure gain hartu beharrekoa dela. Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Aniza Garcak azaldu zuen zergatik den beharrezkoa ura giza eskubide gisa arautzea.

Jarraian, Espainiako Giza Eskubideen ordezkari den Silvia Escobarrek ur eskasia baino arazo larriagotzat jo zuen baliabidearen erabilera ez-iraunkorra eta gobernagarritasunik eza. Era berean, Espainiak Alemaniarekin elkarlanean sortu nahi duen aditu independentearen adibidea jarri zuen, eta garapenerako lankidetzan urak Espainian duen garrantzia aipatu zuen.

Tierre Ruf-ek, Uraren Lantegi Sozialeko zuzendariak, XXI. mendeko munduan uraren egoera zein den azaldu zuen, eta ondoren, uraren arazo globalak hegoaldeko zenbait herri eta eskualdetan nola eragiten duen adierazi zuen, hala nola, Palestinan, El Salvadorren, Magreben, Ekuadorren eta Bolivian.

Azkenik, 2009ko martxoaren 16-23 bitartean Istanbulen egin zen Uraren Munduko V. Foroan ateratako ondorioak aurkeztu ziren.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco