Azken berriak
atzera ES|EN
Novia Salcedo Fundazioaren eskutik, gazteen lan-integrazioaren bikaintasun-sariak banatuko dira

Hurrengo Maiatzaren 11an, Novia Salcedo Fundazioaren eskutik, gazteen lan-integrazioaren bikaintasun-sariak-en II. Edizioa izango da Bilboko Arriaga Antzokian.

Sari hauen helburua gazteen lan-integrazioaren alde lan egiten duten pertsonak, enpresak, administrazio publikoak eta erakundeak aitortzea eta motibatzea da; bide batez, gainera, talde horiek alor horretan izandako lorpenak ezagutarazi nahi dira, gizarte osoa integrazio horren premiaz sentsibilizatzeko.

Sarituak izendatzen dituen nazioarteko epaimahaia izen handiko hamahiru lagunek osatzen dute; besteak beste, honako hauek aipatu behar dira: Federico Mayor Zaragoza, UNESCOko zuzendari nagusi ohia, Cultura de Paz fundazioaren presidentea eta UNESCO Etxeko Ohorezko Bazkideen Aholkularitza Kontseiluko kidea; Miguel Zugaza, Museo del Pradoko zuzendaria; Imma Shara, orkestra-zuzendaria; eta Jon Arrieta, Novia Salcedo Fundazioko presidentea eta UNESCO Etxeko Zuzendaritza Kontseiluko kidea.

Zeremoniarako izena emateko Novia Saldedo Fundazioaren web guneren bidez egin daiteke edo 94 425 59 59 / 94 423 04 32 telefonotara deituz.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Novia Salcedo Fundazioa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco