Azken berriak
atzera ES|EN
Sormen industriak: Nazioarteko I. Foruma Bilbon

Martxoaren 25etik 27ra Creaktiva Bizkaia Sormen Industrien Nazioarteko I. Foruma izan zen Bilbon. Ikusle eta partaide aldetik oso arrakastatsua izan zen ekitaldia. Tokiko eta nazioarteko profesionalen topagune izan da Foruma, sormen industrien gaur egungo eta etorkizuneko erronkak aztertzeko.

UNESCO Etxeak Nazio Batuak eta Sormen Industriak mahaingurua antolatu zuen Forumeko egitarauaren baitan. Hain zuzen, lan-jardunaldiak zabaldu ziren ekitaldi horren bidez. Sormen industrien arloan Nazio Batuetako agentzietako hiru aditu nabarmenenak aritu ziren mahainguruan:

  • Francisco Simplicio (PNUD Hego-Hegoa Lankidetzarako Unitate Bereziko Jakintza eta Operazioen Administrazio Ataleko burua). Bideokonferentzia bidez hartu zuen parte.

  • Edna Dos Santos (UNCTAD Ekonomia eta Sormen Industriak Programaren burua)

  • Georges Poussin (UNESCO Garapenerako Sormen Industrien Sekzioko burua)

Maider Maraak, UNESCO Etxeko Kultura eta Giza Garapeneko arduradunak, moderatu zuen mahaingurua.

Aurkezpen horietan, hurbilagotik ezagutu ahal izan genuen Nazio Batuak sormen industrien arloan egiten ari diren diziplina anitzeko lana; eta, horri esker, industria horiei heltzeko beharrezkoa den lankidetza-ikuspegia indartu ahal izan genuen; izan ere, ekonomia, kultura, hezkuntza, gizarte eta bestelako hainbat dimentsio biltzen dituzte industria horiek.

Alde horretatik, Francisco Simpliciok garaipentzat jo zuen Nazio Batuek agentzia anitzen bidez sormen ekonomian sakontzeko egindako lana. Nolanahi ere, beretzat sormen ekonomiak oraindik ere erronka izaten jarraitzen duela gaineratu zuen. Bere esku-hartzean, sormen industriak kudeatzeko eremuan bi jarraibide-eredu azaldu zituen. Bere hitzetan, eredu babestuena eta zabalduena jabego intelektualaren babesean oinarritzen da, eta, horren aurrean, beste eredu horizontalago eta dinamikoago bat ari da sortzen; eredu hori errazago lotzen zaio gizartearen eta munduko ekonomiaren beharrizanei. Horrenbestez, Simplicioren bideokonferentziari esker, egoera okerragoan dauden ekonomia eta eskualdeen alde sormen ekonomia nola baliatu daitekeen ulertzen hasteko aukera izan genuen.

Edna Dos Santosek txosten hau aurkeztu zuen: Sormen Ekonomiari buruzko 2008 Txostena. Sormen ekonomia ebaluatzeko erronka: politika publiko informatuen formulaziorantz. Sormen Industrien Agentzia-Anitzeko Taldeak egindako lehen lan handia da txosten hori. Genevan du egoitza talde horrek. Txostena idazteko prozesua nolakoa izan zen azaldu zuen Dos Santosek eta sormen ekonomiak populazioaren hainbat sektorerentzat izan ditzakeen onuren berri eman zuzen. Onura horien artean, hau aipatu zuen: gazteak eta emakumean lan munduan eta beraien komunitatean erabat integratzea.

Azkenik, UNESCOren ordezkariak, Georges Poussinek azaldu zuen agentzia horrek nola lan egiten duen sormen industrien sustapenean. Kultur identitatea transmititzeko tresnatzat jo zituen industria horiek, eta kultur aniztasuna sustatzeko eta zabaltzeko funtsezkoak direla azpimarratu zuen. Bai Edna Dos Santosek eta bai Georges Poussinek terminologiari buruzko argibide labur batzuk eman zituzten, eta kultur industrien eta sormen industrien arteko aldeak zehaztu zituzten. Aipatutako txosten horretan ere aztertzen dira alde horiek. Poussinek, gainera, Sormen Hirien Sarearen ekimena aurkeztu zuen; informazioa trukatzeko eta hainbat alorretan gastronomian, diseinuan, artisautzan, etab. proiektu komunak sortzeko sarean parte hartzen dute hiri horiek. Hain zuzen, erreferentzia eta topagunea da sarea hiri horientzat.

Aurki, Forumaren web-orrian eskura izango dira aurkezpen horiek: www.bizkaiacreaktiva.com

INFORMAZIO OSAGARRIA:

UNCTAD. Sormen Ekonomiari buruzko 2008ko Txostena (laburpena - gaztelaniaz)

UNCTAD Sormen Economia

UNESCO - Sormen industriak

PNUD Hego-hegoa lankidetza

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco