Azken berriak
atzera ES|EN
Ura eskura izatea oinarrizko giza eskubidea da batzar eurolatinoamerikarraren esanetan

III Batzar EuroLatinoamerikarrak Madrilen egindako bileran erabaki bat hartu du urari dagozkion gaietan Europar Batasuna - Amerika Latinoa eta Kariberen (EB-ALK) arteko harremanen esparruan. Erabaki horren arabera, ura izatea oinarrizko giza eskubidetzat hartzen da.

Proposamena hirugarren osoko bilkuran onartu zen, Madrilen, apirilaren 6 eta 8 bitartean. Irena Belohorsk europarlamentaria eta Jos Guadarrama Mrquez senatari mexikarra (CPM EB / Mexiko) izan dira erabaki horren bultzatzaileak.
Erabakian agerian jarri da urak kalitatezkoa izan behar duela eta, horregatik, estatuei eskatzen die ura hartzeko eta hornitzeko herri-zerbitzuak modernizatzeko, edo kontrol-sistemak jartzeko kudeaketa enpresa pribatuek egiten dutenean.

Ura ziurtatuta egon behar duen herri ondaretzat hartzean, testuak indar egiten du gizarte eta ingurumenaren ikuspegitik prezio justuak jar daitezen.
Erabakiak argi uzten du bikoiztu egin behar direla nekazaritzan teknologia modernizatzeko ahaleginak, eragingarritasun handiagoa lortzeko. Isuriak eta ura alperrik galtzea eten egin behar dira, eta horretarako berrerabiltzeko aukera proposatzen da.

Agirian Europako eta Latinoamerikako herrialdeei eskatzen zaie ibaien kutsaduraren arazoari heltzeko eta neurriak hartzeko zenbait jokabidek uraren kalitateari eta garbitasunari kalterik ez egiteko; hala nola, zuhaitzak botatzeak, industriak, meatzaritzak edo nekazaritzan pestizidak erabiltzeak.

Azkenik, 25 ataletan banatutako erabakiak gogoetarako gonbitea egiten du, eskualde biko zentro bat ezartzeko, hondamendiei aurre hartu ahal izateko, larrialdiak datozenean alertatzat balio dezan.

PNUDen 2006ko Giza Garapenari buruzko txostenaren arabera, munduan 1.000 milioi lagunek baino gehiagok ez dauka edateko urik, 2.600 milioi pertsonak ez dauka oinarrizko saneamendu-sistemarik, eta ur kutsatua bigarren heriotza-eragilea da umeen artean munduan.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco