Azken berriak
atzera ES|EN
Bakea giza eskubide gisa: nazioarteko kodifikazio-prozesurantz uda ikastaroa

UNESCO Etxeak antolatuta, ikastaroa abuztuaren 17tik 18ra izango da Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen XXVIII. edizioaren eremuan sartuta dagoelarik.

Eskubide gainerakorren inguruko erronka eta aukerak sakonago ezagutze aldera, Giza Eskubideen Nazioarteko Eskubidearen bilakaera analizatzea izango da ikastaroaren abiapuntua, eta horren ondoren jorratuko dira bakeak giza eskubide gisa dituen berariazko alderdiak, diskurtso horren mugak barne; ikuspegi positibotik begiratuko diogu kontzeptuari, bakea gerraren ausentzia gisa hartzen duen ohiko nozioa gainditzeko.

Era berean, Luarcako adierazpenaren eduki juridikoak aztertuko dira, gizarte zibiletik eta intentzio holistiko nabarmenarekin bakegintzaren lan nekezean laguntzen duten ekarpenen adibide gisa; izan ere, eragile eta mekanismo berriek eragina izan dezakete Nazio Batuen Sisteman, egungo nazioarteko testuinguruan.Bukatzeko, gogoeta egingo da Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzarako Euskal Planaren esperientziari buruz.

Matrikula egiteko, ikaslearen izen-emate orria eta diru-sartzearen egiaztagiria Uda Ikastaroen Idazkaritzara bidali behar da (1.042 Postakutxatila , 20.080 Donostia). Izena emateko epea maiatzaren 4an hasten da. Informazio gehiago: http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/2009/ematrikula.html

Programa osoa eta informazio osagarria:

Bakea giza eskubide gisa: nazioarteko kodifikazio-prozesurantz ikastarorako

Antolatzaileak:

Laguntzailea:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco