Azken berriak
atzera ES|EN
Nazioarteko Liburutegi Digitalaren aurkezpena

UNESCOk eta beste 32 instituzio partehartzaileak Nazioarteko Liburutegi Digitala aurkeztuko dute Parisen apirilaren 21ean.

Nazioarteko Liburutegi Digitalak, munduko liburutegirik handienaren bermea du, hau da Estatu Batuen Kongresuko Liburutegia, eta UNESCO, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen sustapena baita ere, teknologia berrien erabilpenaren bidez herri guztien kultur ondarea zabaltzako asmoz.

Web gune hau mundu mailako liburutegi eta fitxategi guztien kultur agiri bereziak kontsultatzeko baliabide berria da, doako eta mugagabeko atzipena eskaintzen duelarik.

Proiektu honek nazioarteko mailan elkar aditze sustatzea; Internet-eko kultur edukien kantitatea zabaltzea; hezitzaile, jakitun, ikasle eta publiko orokorrentzako informazioa eta baliabide ezberdinak eskaintzea; eta herrien artean dagoen bretxa digitala laburtzeko, proiektu honetan parte hartu duten nazioetan gaitasunak sortzea, du helburutzat.

Nazioarteko Liburutegi Digitalak zenbait berrikuntza dakar garapen bidean dauden herrien dokumentuak zabaltzeko gunea izaten saiatzen baita, garapenerako lankidetza bultzatuz. Gunea 7 hizkuntzatan funtzionatuko da (dokumentuak zein beste zenbait baliabide hizkuntz gehiagotan eskainiz), munduko toki guztien dokumentuak bilduko ditu eta garai guztien baliabide ezberdinak eskainiko ditu, hau da Kristo Aurretik gaur egun arte.

Erabiltzaile guztiak www.wdl.org sakatuz erabili dezakete web gune hau eta denetariko baliabideei atzitapena izango dute: mapak, eskuizkribuak, liburuak, pelikulak, grabazio soinudunak, eta irudiak besteak beste.

UNESCO Etxeak deialdia egin nahi du jendeak web gune hau erabiltzeko, herri guztien kultur ondarearen ezagumena sakontzeko eta mundu mailan herrien arteko harremanak eta elkar aditzea sendotzeko, gure eskuran dauden baliabide digitalen erabilerik aproposena eginez.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Nazioarteko Liburutegi Digitala

UNESCO eta Liburutegiak

UNESCO eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)

UNESCO Komunikazio eta informazio saila

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco