Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Friburgoko GKEren Plataforman parte hartu du

Martxoaren 11n, UNESCO Etxea Ginebrako Giza Eskubideen Kontseiluaren 10. Saioan parte hartzen ari zelarik, UNESCO Etxeko Kultura eta Giza Garapen lan-lerroaren arduradunak Friburgoko Unibertsitateko Aniztasuna eta Kultur Eskubideen Behatokiari babesa ematen dion GKEren Plataformaren bilera batean parte hartu zuen.
Plataforma honek, kultur arloan diharduten eta ECOSOC estatusa duten GKEk osatuta, aniztasuna eta kultur eskubideen babesa eta difusioa du helburutzat.

Parte hartze honen bidez, UNESCO Etxeak kultur eskubideen arloan lan egiteko duen interesa erakusten du eta, era berean, lan horretan diharduten aktoreekin harremanetan egoteko helburua azaltzen du. Zentzu honetan, Friburgoko Aniztasuna eta Kultur Eskubideen Behatokia eta babesa ematen dion GKEren Plataforma interes nabarmeneko bi sare dira, haiek bideratutako giza eskubideekin lotutako ikuspuntu kulturalaren inguruan egindako ikermen eta intzidentzia lanak direla eta.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Aniztasuna eta Kultur Eskubideen Behatokia

Kultura Eskubideei buruzko Freiburgoko Deklarazioa

Honen laguntzaz:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco