Azken berriak
atzera ES|EN
HONDAMENDI NATURALEN MURRIZKETARI BURUZKO MUNDUKO KONFERENTZIA

Kobe (Japonian) lurrikara batek 6.500 hildako utzi eta hamar urte beranduago,  urtarrilak 18 eta 22 bitartean 150 herrialdetako 4.000 ordezkari bildu dira Hondamendi Naturalen Murrizketari buruzko Munduko Konferentzia ospatzeko.

Hondamendi Murrizketetan Nazioarteko Estrategiak (ISDR) antolatu du konferentzia hori (Nazio Batuetako Sisteman kokatutako erakundea) eta hiru helburu nagusi ditu:

  • Hondamendi naturalen arriskuak murrizteko nazioarteko ahaleginak handitzea

  • Garapen plangintzak egiteko orduan hondamendi arriskuak murrizteko eginbeharren integrazioa sustatzea

  • Hondamendien zergatiak aztertzeko, gaitasun lokalak eta nazionalak indartzea, izan ere, hondamendiok herrialde askotan garapena galarazten jarraitzen dute.

Konferentzia horretan, gai horri buruzko lehen konferentziatik abiatuta, hau da, 1994 urtean, Yokohaman ospaturiko Mundu seguru baterako Yokohamako estrategia eta akzio planetik abiatuta, aurreko hamar urteetan lortutako aurrerapenak aztertuko dira. Azterketa hori oinarri harturik hausnarketarako eta erabakiak hartzeko aurkeztuko dira, 2005-2015 artean abian jartzeko neurri politikoak, ekintzak eta helburuak.

Honen aurretik Ginebran (Suitzan) 2004ko maiatza eta urrian prestakuntzarako bi bilera ospatu ziren.

Informazio gehiago:

Konferentziako 1go dossierra (pdf - 279 kb)

Konferentziako 2. dossierra(pdf - 226 kb)

Hondamendi naturalen murriztapenerako nazioarteko eguna (urriak 13 ) :

Hondamendien murriztapenerako nazioarteko estrategia (ISDR)

Loturak eta bibliografia. NBE liburutegia "Hag Hammarskjld

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco