Azken berriak
atzera ES|EN
Euskadik akordio bat sinatu du nazio batuekin uraren kanonaren %5 Afrikako Sahara azpira bideratzeko

Garapenerako Nazio Batuen Programako (PNUD) Ingurumen eta Energia Taldeko Zuzendaria den Veerle Vanddweerd-ek eta URA Ur Agentziako zuzendari orokorra den Tomas Epalzak, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Euskadin uraren kanon ekologikoarekin bilduko den kopurutik %5 Afrikako Sahara Azpian ur-hornikuntza eta saneamenduarekin lotutako kooperazio programatara bideratu dadin.

Sinadura honekin Esther Larraaga Ingurumen sailburuak sustatu eta Gobernu Kontseiluan adostu zen erabaki bat betetzen da. Erabaki horren arabera, Ur Agentzia da neurri hau martxan ipini behar duena, Euskadik Nazio Batuen Milurtekoko Helburuen garapenean eginiko ekarpen berri batean bilakatuz.

Sahara azpia, biztanleria urez hornitu eta saneamendua aurrera eramateari dagokionez atzeratuen aurkitzen den lurraldea da Afrikan. Gaur egun, munduan haur bat hiltzen da hiru segundu bakoitzeko ur falta eta saneamendu faltarekin harremana duten gaixotasunek eraginda.

PNUDeko arduradunak, Veerle Vanddweerd-ek, euskal ekimena "uneotan kooperazioaren alorrean ezagutu ditudan esperientzietatik onenetako bat" dela adierazi du sinaduran zehar eta Euskadi eredu bat dela "arlo honetan antzeko programak burutu beharko lituzketen munduko beste eskualdeentzat".

Informazio gehiago:

Lankidetza-protokoloa

Uraren Kanona

Milurtekorako Garapen Helburuak babesteko euskal ekimena (pdf-4.85MB)

Garapenerako Nazio Batuen Programa (PNUD)

Uraren Euskal Agentzia, URA

Informazio osagarria:

UNESCO Etxea eta zabalketa - Urari eta Lankidetzari buruzko Lan Jardunaldia (Urriak 2008)

PNUD-eko Ingurumen eta Energia Taldeko Zuzendaria, Veerle Vanddweerd

eta URA Ur Agentziako zuzendari orokorra, Tomas Epalza

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco