Azken berriak
atzera ES|EN
"MONUMENTUEI BURUZKO NAZIOARTEKO ARGAZKI LEHIAKETA" ERAKUSKETA

Aurreko ikasturtean, EAEko bi ikastetxek parte hartu zuten, 49 herrialdetako 19. 600 ikaslerekin batera, Monumentuei buruzko Nazioarteko Argazki Lehiaketan (EFIM).

Lehiaketa hori Catalunyako Historia Museoak eta Europako Kontseiluak antolatzen dute, eta bere helburua ikasleei haien inguruko ondarea gerturatzea da, hura ezagutu, balioetsi eta goza dezaten.

Bilboko Ikastola Artxandapeko Jorge Martnezek eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako Amaia Iturriozek egindako argazkiak sarituak izan ziren lehiaketan bi ikastetxe horiek UNESCOra atxikitako ikastetxe-sareko kide dira. Ikasle sarituak Estrasburgora joan ziren, ikasleen nazioarteko topaketa batean parte hartzera, eta Europako Kontseiluaren harrera jasotzeaz gain, nazioarteko diploma bat eskuratu zuten.
Haien argazkiak eta saritutako gainerako argazkiak nazioarteko katalogo batean eta aurkezten dizuegun erakusketa honetan jasotzen dira.

Hasiera-ekitaldia apirilaren 21ean izango da 15:30etan, Juan Manuel Gonzlez Cembelln, Eleiz Museoko Zuzendari Teknikoaren parte-hartzeaz, eta UNESCO Etxeko ordezkaritzaz.

INFORMAZIO OROKORRA:

EGUNA:

2009ko apirilaren 21tik 30era

TOKIA:

Eleiz Museoa. Bizkaia
Gizakunde Plaza. Bilbo (mapa ikusi)

ORDUTEGIA:

Asteartetik larunbatera: 10:30-13.30 / 16:00-19:00
Igandetan eta jai egunetan: 10:30-13.30

SARRERA LIBREA

INFORMAZIO OROKORRA:

KOOPERA ZENTROA
Rodrguez Arias 41
48011 Bilbo

Tfna.: 94 442 05 33
m.vazquez@unescoetxea.org

http://ihpe.mhcat.cat/esp/mhc.php

2008KO EAEKO ARGAZKI IRABAZLEAK:

Amaia Iturrioz. Ormaiztegiko biaduktua (Gipuzkoa)
Urretxu-Zumarraga Ikastola

Jorge Martnez. Donejakue katedrala (Bilbo)
Ikastola Artxandape

Antolatzen dute:

Laguntzen dute:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco