Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak ura izateko giza eskubideari buruzko saio bat antolatu du Istanbulgo Uraren Munduko V. Foroan

Etxeak hustearen aurkako eta etxebizitza-eskubidearen aldeko zentroak (COHRE), giza eskubideen aldeko goi-komisarioaren bulegoak eta UNESCO Etxeak antolatu zuten "Eskubidetik errealitatera: uraren eta saneamenduaren giza eskubidearen alde egoki gobernatzeko jardunbideak saioa, joan den martxoaren 17an, Uraren Munduko V. Foroaren esparruan.

Uschi Eide aritu zen moderatzaile-lanetan; UNSGABeko ordezkaria da (Nazio Batuen idazkari nagusiaren kontsulta-batzordea, ur- eta saneamendu-gaiei buruzkoa), eta nabarmendu zuen ura giza eskubide bihurtzearen aldeko ekintzak indar handia hartu duela azkeneko bost urteotan.

Indiako Landa Garapeneko ministroak eman zion hasiera saioari, eta azpimarratu zuen ura giza eskubidetzat jotzea bermatu behar dela, bai eta izaki bizidun guztiek ura izateko eskubidea ere. Kerubo Ikioga Kenyako COHREko kideak aurkeztu zituen ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen legezko oinarriak, eta azpimarratu zuen garrantzitsua dela eskubide hori legez onartzea, baina ez dela nahikoa. Haren arabera, giza eskubideen printzipioak abiaraztea da gakoa. Lucinda OHanlon giza eskubideen aldeko goi-komisarioaren bulegoko kideak, berriz, uraren eta saneamenduaren giza eskubideari buruzko aditu independentearen agindua aurkeztu zuen, eta eragile guztiekin hitz egiteko gogoa daukala adierazi zuen.

Ondoren, Celestine Kaseve Nairobiko Ur Konpainiako kideak azaldu zuen bere konpainiak zer lan egiten duen ura izateko giza eskubidearen alde. Bereziki, uraren neurriko prezioak bermatzen dituzte kokaleku ez formaletako biztanleentzat; esate baterako, Nairobiko biztanleriaren %60rentzat. Tamil Nadu Indiako Uraren Ministroak diskriminazioari aurre egiteko erronka nabarmendu zuen, bai norbanakoen mailan, bai eta erakundeetan ere, ura izateko giza eskubidea ezarri ahal izateko.

Ivn Lanegra Peruko arartekotzako ordezkariak deskribatu zuen zer paper jokatzen duen arartekotzak urarekin eta saneamenduarekin lotutako politika publikoetan eragiteko, eta zer ahalegin egiten dituzten estolderia-sistema hobetzeko, landa-guneetan batez ere, bai eta zerbitzuak gune horietako beharretara egokitzen ote diren aztertzeko ere. Francesca Bernardini Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoko kideak (UNECE) urari eta osasunari buruzko Europako protokoloa aurkeztu zuen; juridikoki loteslea den akordio bat da, eta haren helburua da edateko ura eta saneamendua pertsona guztiengana iristea.

Uraren Munduko V. Foroko ministro-deklarazioak ura giza eskubide dela onartzeko beharraren inguruan eztabaidatu zuten saioko solaskideek, bai eta eskubide hori ezartzeko lege-marko baten eta sektore guztien ikuspegi baten beharraren inguruan ere.

Hegoafrikako Cyprian Mazubanek adierazi zuen ura izateko giza eskubidea babestuta dagoela bere herrialdeko konstituzioan, eta nabarmendu zuen ura bizia dela, baina saneamendua duintasuna dela". Simone Klawitter Alemaniako Lankidetza Teknikoko kideak (GTZ) berak izandako esperientzia azaldu zuen; pobreentzako finantzazio-programa baten bidez, Zambian ura eta saneamendua ematen egon zenekoa, hain zuzen ere.

Henry Smets Frantziako Uraren Akademiako kideak uraren eskuragarritasunaren gainean hitz egin zuen, eta herrialde bakoitzak hori kalkulatzeko indize bat erabiltzea proposatu zuen. Sabin Intxaurraga URA, Uraren Euskal Agentziako kideak honako ekimen hau deskribatu zuen: NBGPrekin adostutako akordio baten bidez, eta, MGHen esparruan, uraren gehiegizko kontsumoaren gaineko zergaren portzentaje bat ur- eta saneamendu-proiektuetara bidaltzeko ekimena. Franois Muenger Frantziako kideak aipatu zuen giza eskubideen ikuspegiak diskriminazio-egoerak identifikatzen laguntzen duela, eta auzo marjinaletako jendeak ura eta saneamendua izateko dituen arazoak azpimarratu zituen.

Adriana Marquisio Uruguaiko Osasun Obretako Funtzionarioen Federazioko "Uraren aldeko idazkaritza"-ko arduradunak garbi esan zuen ministro-deklarazioaren osagarri izango den deklarazio bat egiteko beharra dagoela, eta ura izateko giza eskubidea esplizituki jaso behar dela bertan. Shaddad Al Attilli Palestinako Uraren Agintaritzako kideak aitortu zuen, ura izateko eskubidea ministro-deklarazioan aipatuz gero, bere agintaritzak erraztasun gehiago izango dituela erabiltzaileei ura emateko.

Solaskideen aurkezpenen eta hitzaldien ondoren, eztabaida hasi zen. Besteak beste, honako gai hauek eztabaidatu zituzten: mugaz haraindiko uren gaineko eskubideak, ur-zerbitzuak pribatizatzearen onurak eta kalteak, eta nazio- eta nazioarte-mailan ura giza eskubidea dela onartzeko beharra.

Saioko ondorioak martxoaren 18an aurkeztu ziren, amaiera-saioan. Dokumentu honekin batera aurkeztu den programan ikus daitekeenez, ura izateko giza eskubidearen inguruan foroan egindako 4 saioetako ekarpen nagusiak bildu ziren bertan.

Dokumentuak:

Programa orokorra Ura izateko giza eskubidea

"Eskubidetik errealitatera: uraren eta saneamenduaren giza eskubidearen alde egoki gobernatzeko jardunbideak saioa

Programa
Konklusioak

Aurkezpena - Nairobiko Ur Konpainia

Aurkezpena - Peruko ararteko

INFORMAZIO GEHIAGO:

Uraren Munduko V. Foroa

UNESCO Etxea Ura izateko giza eskubidea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco